Burtsen deskalabrua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibex indizeak % 3,45 behera egin du

Grezia eurotik at geratuko denaren mamuak Europako burtsak astindu ditu: Milango FTSE indizeak % 4,95 behera egin du, Pariseko CACek % 3,31, Frankfurteko DAXak % 2,99 eta Londreseko FTSEk % 2.
Ibex 35 indizearen bilakaera. Argazkia: EFE
Ibex 35 indizearen bilakaera. Argazkia: EFE

Grezia eurotik at geratuko denaren mamuak Europako burtsak astindu ditu gaur. Horrela, Ibex 35 Espainiako burtsaren indize nagusiak % 3,45 behera egin du. Urritik saio okerrena izan da; izan ere, 10.000 puntuko muga psikologikotik behera egin du Espainiako burtsak.

Aurtengo bi saioetan % 2,78 behera egin du indizeak. 357,50 puntu galdu ditu burtsak astelehen honetan, eta 9.993,30 puntutan kokatu da. Abenduaren 15az geroztik markarik okerrena da.

Bestalde, Espainiako arrisku-saria 110 puntutan kokatu da, nahiz eta azken zazpi urteetan aurreneko aldiz enplegua sortu Estatuan. 1998tik jaitsierarik handiena izan du langabeziak.

Alemania Grezia eurotik at uztea pentsatzen ari dela argitaratu dute komunikabideek, eta horrek inbertitzaileak izutu egin dituela uste dute adituek. Syriza ezkerreko koalizioak hauteskundeetan garaipena lortu eta zorra kitatzeko baldintzak berriro negoziatzea eskatuko balu, Grezia eurogunetik kanpo uzteko aukera aztertzen ari da Alemania, zenbait komunikabideren arabera.

Milango FTSE indizeak % 4,95 behera egin du, Pariseko CACek % 3,31, Frankfurteko DAXak % 2,99 eta Londreseko FTSEk % 2.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X