''Denbora beharko da''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuei emandako laguntzak aztertuko ditu Bruselak

Era berean, Greziak, Portugalek eta Italiak emandako bermeak ere aztertzen ari da Europako Batzordea, EBeko legediaren kontrakoak izan ote ziren baieztatzeko.
Juncker, laguntzak aztertzen ari den erakundearen presidentea da. Artxiboko irudia: EFE
Juncker, laguntzak aztertzen ari den erakundearen presidentea da. Artxiboko irudia: EFE

Europako Batzordeak jakinarazi duenez, informazioa biltzen hasi da zehazteko Espainiak, Greziak, Portugalek eta Italiak zenbait bankuri emandako bermeak legearen araberakoak izan ziren ala estatu mailako laguntzak diren, EBeko legediaren aurkakoak.

"Batzordeak informazioa eskatu die idatziz aipatutako herrialdeei, ulertzeko zelangoak izan ziren neurriak eta estatu mailako laguntzatzat har zitezkeen", esan du prentsaurreko batean Alexander Winterstein bozeramaleak.

Gainera, Wintersteinek esan du dagoeneko zenbait erantzun jaso dituztela, aztertzen ari direla eta "luze joko" duela erabakia hartzeak.

"Baieztatu dezakegu eskutitzak bidali diezkiegula Espainiari, Italiari, Portugali eta Greziari", zehaztu du, bere aldetik, Lucia Caudet bozeramaleak.

Europako erakundeak ezagutu nahi du Gobernu espainiarrak 2013an onartutako dekretuaren xehetasunak. Horren bidez, ahalbidetu zien bankuei kapital nagusi bezala kontabilizatzea zerga geroratuen aktiboen % 60 (DTA),  hau da, 30.000 milioi bat euro. Horiek ez dira "kalitate handikoak" Europako Banku Zentralarentzat.

Guztira, Espainiako bankuek 50.000 milioi euro dituzte DTAtan, aktibo horiek kreditu fiskalak eragiten dituzte entitateetan, bankuetan eragina izan duten -kenkaritzat hartu gabe- gastuak direlako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X