Correoseko langileen % 85ek greba egin dute, sindikatuen arabera
Correoseko lan hitzarmenaren negoziazioen aurka protesta egiteko deituriko greba langileen % 85ek egin dutela azaldu dute gaur sindikatuek. Corresek, ostera, protestaren jarraipena % 25,7koa izan dela esan du.
CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuek greba deitu dute eta Correoseko 50.000 langile baino gehiago lanuztera deituta zeuden. Gaurko greba iragan asteazkeneko lanuzte partzialen ostean heldu da.
Azken bost urteetan 15.500 lanpostu eta konpainia deuseztatu dituztela salatu dute sindikatuek. Grebaren jarraipena “masiboa” izan dela diote sindikatuek, eta “bestaldera begiratzeari uzteko” eskatu diete enpresa publikoaren agintariei.
Bestalde, eguneko txandan langileen % 26k greba egin dutela azaldu dute Correoseko iturriek. Greba eskubidea errespetatzen dutela ziurtatu dute, baina protestarekin bat ez egitea erabaki dutenen lan egiteko eskubidea errespetatzeko eskatu dute.
Istilu larririk gabe
Ez da istilu larririk izan, baina, iturri berdinen arabera, zentro batzuetan langileak daramatzaten autobusen sarrera eta banaketen irteera oztopatu dituzte piketeek.
Elkarrizketa zabalik mantentzearen aldeko apustua egin du enpresa publikoak. Murrizketak “kaleratzerik eta neurri traumatikorik” gabe egin dituztela defendatu du enpresak.
Greba-eguna CCOOk, UGTk, CSI-Fk eta Sindicato Libre sindikatuak eratutako mobilizazio egutegiko protestetako bat da. Azaldu dutenez, posta zerbitzuko langile publikoen hitzarmenaren negoziazioak "blokeatuta" daudelako deitu dituzte mobilizaziook.
Izan ere, egutegiko lehen mobilizazioa aurreko ostiralean egin zuten, bi orduko lanuztearekin. Correosen arabera, % 8,33ko jarraipena izan zuen ekintzak; sindikatuen esanetan, aldiz, % 90koa.
Posta bidez bozkatzeko epea
Astelehen honetako greba-eguna maiatzaren 24ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko epea zabalduko zaio hautesleriari. Astelehen honetan hasi eta 20ra arte izango dute botoa emateko, Correoseko web gunean agertzen denez.
Horrela, mobilizazioen egutegia bozkatzeko epe horretan beteko dute, protestak maiatzaren 22ra arte egingo baitituzte.
Zehatz-mehatz, beste bi greba egun deitu dituzte, maiatzaren 15erako eta 22rako. Madrilen kasuan, maiatzaren 15ean egin beharrean, 14ean egingo dute, jaieguna delako.
Gainerako lanuzteak maiatzaren 14 eta 21erako deituta daude. Berriz ere, Madrilen kasuan, 13ra aurreratu dute, hurrengo egunean greba dutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.