EUROSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eurogunea % 0,4 hazi da, aurreikusitakoa baino lau hamarren gehiago

Espainia, Suedia, Txekiar Errepublika, Malta eta Letonia dira ekonomiaren hazkunde tasa handiena izan duten EBko herrialdeak.
BCE

Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 hazi zen Eurogunean 2015eko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoak utzitako datuekin alderatuta, Eurostatek gaur emandako datuen arabera.

2014ko datuei erreparatuta, berriz, Euroguneko ekonomia % 1,5 hazi da azken urtebetean.

2015eko lehen hiruhilekoan EBko BPGk % 0,5 egin zuen gora. Bigarrenean, % 0,4. Urte arteko datuak kontuan hartuta, bigarren hiruhilekoan EBko ekonomia % 1,9 hazi zen, eta lehendabiziko hiruhilekoan % 1,7.

EBko herrialde guztietan egin zuen gora ekonomiak joan den hiruhilekoan, Frantzian ez ezik. Herrialde horretan mantendu egin zen tasa. Espainia ( % 1), Suedia ( % 1), Txekiar Errepublika (% 1), Malta ( % 1,1) eta Letonia ( % 1,2) dira ekonomiaren hazkunde tasa handiena izan duten EBko herrialdeak.

Hazkunde txikiena, berriz, Frantziaren atzetik, Herbeheretan, Austrian eta Errumanian izan zen. Horietan % 0,1 hazi zen ekonomia.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu