Euskadik babes ofizialeko 1.000 etxebizitza berreskuratuko ditu irailetik aurrera
Erabaki "estrategikoa" da, Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko eta, aldi berean, 20 milioi euro inguru sartzeko aukera emango duena. Diru hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik.
Denis Itxasok, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak iragarri duenez, babes ofizialeko kalifikazioa (BOE) galdu zuten 1.000 etxebizitza berreskuratzeko prozesu bat hasiko da irailean. Hasiera batean babestu gisa kalifikatutako etxebizitzak dira, baina azalera eskubidearen erregimenpean lurzoru publikoan eraikita daudenez, denborarekin izaera hori galdu eta merkatu librera pasa ziren.
Itxasok zehaztu duenez, azalera eskubidea egungo jabeei saltzean oinarrituko da neurria, eta horiek, trukean, beren etxebizitzak BOE gisa birkalifikatzea onartu beharko dute.
Sailburuaren hitzetan, erabaki "estrategikoa" da; Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko aukera emango du, eta, aldi berean, 20 milioi euro inguruko diru-sarrera izango du. Diru hori guztia alokairuko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik. Jabeek, batez beste, 20.000 euro ordaindu beharko dituzte etxebizitza bakoitzeko.
2003tik indarrean dagoen araudiak babes mugagabea ezartzen du, eta horrek 9.445 etxebizitzari eragiten die gaur egun Euskadin: 4.619 Bizkaian, 3.478 Gipuzkoan eta 1.348 Araban.
Sailak eraikinaren guztizko balioa kalkulatuko du indarrean dagoen babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioa aplikatuz, eta balio tasatu horri % 10eko koefizientea aplikatuko zaio, lurzoruaren prezioaren arabera. Balio hori proportzionalki banatuko da higiezin bakoitzaren partaidetza-kuotaren arabera.
Itxasok neurria defendatu du, etxebizitza-merkatuaren tentsioak eragindako “orainaren urgentziari” emandako erantzun gisa. Gaur egun, Euskadik, 65.304 higiezin publiko ditu.
Formula hori iraganean ere erabili zen, eta emaitza desberdinak lortu ziren. Orain arte, 4 591 etxebizitzako lurzorua saltzea lortu da. Oraingo honetan, Exekutiboak benetako inpaktua ebaluatu nahi du, 1 000 etxebizitzara mugatutako hasierako fasearekin, etorkizunean handitzeko aukerarekin.
Birkalifikatu ondoren, etxebizitza horiek ezin izango dira saldu Eusko Jaurlaritzak ezarritako prezioetatik kanpo, eta Jaurlaritzak zehaztutako salmenta-prozedurari jarraitu beharko diote. Hala ere, etorkizunean eskuratzen dituztenek, jabetza osoa lortuko dute, lurzorua barne.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.