Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak SEPIren parte-hartzea bideratu dute, Talgoren operazioa gauzatu ahal izateko
Joan den astean, SEPIk Talgo erosteko operazioan "atzera egin" zuela salatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak "bideratu" egin dute SEPIren parte-hartzea, euskal partzuergo batek Talgoren % 29,8 erosteko operazioa gauzatu ahal izateko, Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez.
Astearte honetan, Pradalesek berak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera egin dute.
Gasteizko agintariaren esanetan, Talgoren inguruan adostutakoak ahalbidetu egingo du enpresaren "jarduera eta enplegua" Euskadin mantentzea.
Dena dela, ez du zehaztasun gehiagorik eman hitzartutakoaren inguruan.
Joan den astean, SEPIk operazioa babesteari utzi ziola salatu zuen Jaurlaritzak.