EAE-ko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autonomoen batez besteko pentsioa soldatapekoena baino %45 baxuagoa da

Hala ere, Euskadiko autonomoen batez besteko pentsioa Espainiako batez bestekoa baino 130 euro handiagoa da.
18:00 - 20:00
Gehiago kotiza dezaten deia egiten dute elkarteek

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langile autonomoen batez besteko pentsioa soldatapekoena baino 671 euro (% 44,9) txikiagoa da, gutxiago kotizatzen dutelako jasotzen dute gutxiago. Horren aurrean, kotizazio oinarria igotzeko deia egin die AVA-ATA Euskadiko Autonomoen Elkarteak langile autonomoei.

Autonomoen kolektiboaren egoerari buruzko ikerketa bat aurkeztu dute gaur Guillermo Guerrero Autonomoen Federazioko estatistika alorreko koordinatzaileak eta Emi Sanchez AVA-ATA Euskadiko langile autonomoen erakundeko gerenteak.

Euskadin, autonomo baten batez besteko pentsioa soldatapeko batena baino % 44,9 txikiagoa da, hain zuzen ere, autonomo batek 822 jasotzen ditu eta soldatapeko batek, ostera, 1.493 euro.

Hala ere, Euskadiko autonomoen batez besteko pentsioa Espainiako batez bestekoa baino 130 euro handiagoa da.

Espainian, ostera, bi kolektiboen arteko aldea txikiagoa da (479,51 euro); izan ere, autonomoek batez beste 691,49 euroko pentsioa dute eta soldatapekoek, berriz, 1.171 eurokoa.

Kotizazio maila modu progresiboan igotzea eta autonomoen sistema soldatapekoen antzerakoa izatea proposatu du Guerrerok, bi kolektiboen arteko ezberdintasunak saihesteko asmoz. Ildo horretan, Guerrerok eta Sanchezek azaldu dute langile autonomoek hilean 60 euro gehiago kotizatuz gero (300 eurora arte) jarduera etendakoan eta lan istripua izandakoan lansaria jasotzeko eskubidea izango luketela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X