LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka lagunek lan prekarietatearekin amaitzeko eskatu dute Ondarroan

Sindikatuek deituta, herenegun izandako heriotzak salatzeko, bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin dituzte gaur Ondarroan. Bi dolu egun ezarri ditu Udalak.
18:00 - 20:00
Bi orduko lanuztea eta manifestaldia egin dira Ondarruan

'Lan istripu gehiago ez. Prekarietatea hiltzailea', ehunka lagunek hartu dute parte, gaur, Ondarroan,  ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako manifestazioan. Santa Clara izotz fabrikan izandako lan-istripua salatu eta horrelako ezbeharrak saihesteko neurriak exijitu dituzte.

11:30etik 13:30era herriko denda eta taberna gehienak itxita egon dira. Manifestazio isila, berriz, 12:30ean abiatu da Zaldupeko zubitik. Sindikatuetako ordezkariak joan dira manifestazioaren buruan, tartean, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia. Lan-istripuak eta heriotzak prekarietatearen ondorio direla salatu du Etxaidek. Arazoari aurre egiteko politikak martxan jartzeko eskatu dute sindikatuek.

ondarroa dendak itxita tiendas cerradas EITB

Bi orduz itxita egon dira denda, gaur, Ondarroan. EiTB.

Ondarroako portuan amaitu dute manifestazioa, Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz.

Udalak bi dolu egin deitu ditu

Bestalde, Udalak bi dolu egun deitu ditu, eta bat egin du sindikatuen mobilizazioekin.

Udalak ezohiko saioa egin zuen herenegun arrantzaleen kofradia zaharrean. Zunbeltz Bedialauneta (EH Bildu) alkateak bere alderdiak eta EAJk adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuen bertan. Testuan, Udalak istripua zerk eragin duen argitzea eskatu zuen, eta elkartasuna adierazi zien hildako langileen senideei. Gainera, babes ekonomikoa eskaini zien.

Halaber, alkateak aurreratu zuenez, balizko erantzuleen aurka epaiketa egiten bada, herri akusazio gisa pertsonatuko da.

Udalak gertatutakoari buruzko informazio guztia emateko eskatu dio jada Santa Clara enpresari.

"Lan egiten dugunon segurtasuna minimoki ezin badugu bermatu, zerbait larria ari da gertatzen gure gizartean", esan zuen Udalak, eta "enpresariak etekina ateratzeko nahia beste edozein helbururen gainetik" jartzea tamalgarria dela erantsi zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X