Messi: 'Aitarekin fido nintzelako sinatzen nituen kontratuak'
Leo Messi FC Bartzelonako jokalariak deklaratu du, gaur, iruzur fiskala leporatuta, Bartzelona Auzitegian. Bere deklarazioan ziurtatu duenez, Jorge Horacio Messi aitaren esku utzi zuen bere ondasunen gaineko kudeaketa, eta konfiantza osoa zuen harengan. "Aitarekin fido nintzelako sinatzen nituen kontratuak. Nik futbolean jokatzen nuen", esan du.
Irudi eskubideen inguruko kontratuen xehetasunei buruz ezer ez zekiela adierazi du. "Ez dakit ezer horretaz, inoiz ez dudalako interesik jarri", erantzun dio futbol jokalariak Raquel Amado fiskalari, aholkularien kudeaketaz susmorik zuen galdetu dionean.
Estatuko Abokatutzak egindako galderei ez die erantzun Messik. Futbol jokalariak nabarmendu duenez, Juarez aholkulari-bulegoa kontratatu zuen haren aitak, zerga izapideak bideratzeko: "Horiek kontrolatzen zuten dena. Nire aitak abokatuen esku utzi zuen ardura osoa. Horretarako zeuden", zehaztu du.
Bere ondasunekin lotutako erabaki fiskalik inoiz ez duela hartu gaineratu du.
4,1 milioi euroko iruzurra
Hogeita bina urteko espetxe zigorra eskatzen du Estatuko Abokatutzak aita-semeentzat, Irudi eskubideen truke jasotako dirua ezkutatu eta Belice edota Uruguayko paradisu fiskaletara bidaltzea egotzita. Abokatutzaren arabera, 2007tik 2009ra ogasunari 4,1 milioi eurotako iruzurra egin zioten. Fiskaltzak, berriz, Messi errugabetu du, baina aitarentzat 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du.
Instrukzio fasean, futbol jokalariak adierazi zuenez, irakurri gabe sinatzen zituen kontratuak, aitarengan konfiantza osoa zuelako, eta aitak bere gain hartu zuen irabazien kudeaketa osoa.
Gaur aretoan entzundakoen ostean, ikusteko dago aldeek orain arteko zigor eskariei eusten dieten.
eusten dieten. eusten dieten.Zure interesekoa izan daiteke
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko Aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosteko ahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. "Handling" enpresa horrek zerbitzua eskaintzen duen Estatuko aireportu guztiei eragingo lieke greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.