Zordunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15.700 milioi baino gehiago zor dizkiote berankorrek Ogasun Publikoari

Ogasun Publikoaren arabera, 4.768 pertsona fisiko zein juridiko agertzen dira zerrendan, 15.700 milioi euro baino gehiagoko zor batekin.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (AEAT) zordunen bigarren zerrenda argitaratu du gaur. 4.768 pertsona fisiko zein juridiko agertzen dira zerrendan, 15.700 milioi euro baino gehiagoko zor batekin.

AEATk jakitera eman duenez, zorra % 0,7 hazi da eta zordunak % 0,7 jaitsi dira.

Zerrenda AEATko egoitza elektronikoan argitaratu dute. Zergapekoak erabat identifikatzen dituzte, pertsona fisiko zein juridikoak, euren izenak, abizenak, nortasun agiria, arrazoia…

Zergadunaren zigorrak eta zorrak bateratu dituzte zenbatekoetan, milioi bat euro gainditzen diren kasuetan. 2015eko uztailaren 31n zorrak kitatzeko zain zeuden oraindik.

Ogasun Publikoaren arabera, lehendabiziko zerrendan agertzen ziren 333 zordunek zorra kendu edo atzeratu dute eta zerrendatik desagertu dira. Hala ere, beste berri batzuk sartu dira; horrela, 246 zordun berri daude zerrendan.

ZERRENDAN AGERTUTAKOAK

Zerrenda berrian agertzen dira, besteak beste, Murtzia, Sacyr enpresa eraikitzailea, Valentziako irrati-telebista ohia, Dani Alves futbolaria, hartzekodunen konkurtsoan dagoen Grupo Tremon higiezinen enpresa eta Enel Green Power España enpresa.

Murtziako erkidegoak 22,14 milioi euroko zorra duela jakitera eman du Ogasunak. Murtziako Osasun zerbitzuak, halaber, beste 26,6 milioi euro zor ditu, zerrendaren arabera. Guztira, Murtziako erkidegoak 48,74 milioi euro zor dizkio Ogasunari. Dena den, Andres Carrillo Murtziako Ogasun eta Herri Administrazio kontseilariaren hitzetan, "zorra kitatu dugu unean unekoa izan baitzen".

Sacyr enpresa eraikitzaileak, berriz, 116,1 milioi euroko zorra dauka. Hala ere, enpresaren arabera, Sacyrrek ez du zorrik Ogasunarekin, eta zor hori Testa filialaren salmentari egotzi dio. Antza, salmenta hori salbuetsita zegoen eta horrela agindu zion Ogasunak, Europa Press albiste agentziari enpresak jakinarazi dionez.

Enel Green Power enpresa ere zerrendan sartu berri da, 11,69 milioi euroko zorrarekin. Hala ere, enpresako iturriek Europa Pressi jakitera eman diotenez, joan den urtarrilaren 15ean kitatu zuten zor hori.

Bestalde, desagertutako Valentziako irrati-telebistak 1,3 milioi euro zor ditu, eta Dani Alves futbol jokalariak, berriz, 1,3 milioi euro.

Hartzekodunen konkurtsoan dagoen higiezinen Grupo Tremonek 8,9 milioi euro zor ditu. Eta Zaragozako Unibertsitateak 2,6 milioi euro zor ditu.

ZERRENDATIK DESAGERTUTAKOAK

Zerrendatik desagertu dira Pescanova (4,3 milioi euro ordaindu zizkion Ogasunari); Riofisa merkataritza-guneen konpainiak (31,9 milioi euroko zorra zuen); eta, Secuoya hedabideen enpresa (2,29 milioi euroko zorra).

Juan Luis Serratosa enpresaburua ere zerrendatik atera da, 4,34 milioi euroko zorra izan eta gero. Javier, Carlota eta Carlos Areces Galan anai-arrebek (El Corte Ingleseko akziodunak) milioi euro bana ordaindu behar izan zituzten, baina ondoren Ogasunak itzuli behar izan die diru hori Ogasunak berraztertze-errekurtsoak onartu ondoren.

Zerrendatik atera dira, halaber, Eurona telekomunikazio enpresa (milioi euro bat baino pixka bat gehiago zor zuen), Granadako Unibertsitatea (5,8 milioi euro), eta Dreams zinemak (2,3 milioi).

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos Trapagarango langileak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aferak barne-krisia eragin du ELAn, eta Trapagarango afiliatuek baztertuta daudela adierazi dute

Trapagarango lantegiko ELAko ordezkariek afiliazio ia osoaren babesa jaso dute; % 94ko aldeko boto eskuratuta. Sindikatuak, bere aldetik, ohar bat argitaratu du esanez, ez duela onartuko bere izenean "langile batzuek erabakitzea beste batzuk direla kaleratuak". Enpresaren "tentazioan erortzea gizatiarra" dela adierazi du, baina "sindikalki onartezina" dela berretsi du. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat Eusko Legebiltzarreko hesiari katez lotu zaio, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean

Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren atartera pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, eta gutxieneko soldata propioa izateko pilota Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan" dagoela, Bittor Gonzalez LABen ordezkariak azaldu duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X