Lan-istripua, Azpeitian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lankide baten heriotza salatu dute Glual Energyko langileek

ELAk, LABek, ESKk, STEILASek, EHNEk eta HIRUk osatutako gehiengo sindikalak deitu du protesta. EAEn, 2017an, 42 langile hil dira, hainbat lan-istriputan.
Astearte honetako protestaren irudi bat. Argazkia: EiTB.
Astearte honetako protestaren irudi bat. Argazkia: EiTB.

Azpeitiko Glual Energy enpresako langileek langile baten heriotza salatu dute asteartean, lantegiaren aurrean egindako elkarretaratze baten bidez. Aurreko ostiralean, hilaren 25ean, langile bat hil zen bertan, lan-istripuan. ELAk, LABek, ESKk, STEILASek, EHNEk eta HIRUk osatutako gehiengo sindikalak deitu du protesta, eta dozenaka lagunek hartu dute parte horretan.

2017an, orain arte, 42 lagun hil dira EAEn hainbat lan-istriputan. Horietako bi Azpeitian bertan hil dira azken hilabeteotan.

Sindikatuek salatu dutenez, lan-prekarietateak eragin ditu heriotza horiek, eta berriro galdegin dute lan-istripu gehiagorik ez izatea.

Biktima, 50 urtekoa bera, aurreko ostiral eguerdian topatu zuten lankideek, hilda zegoela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X