Lan-istripua Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Lemoan 20 metroko altueratik erorita

Biktima Barakaldoko bizilaguna zen, 53 urtekoa. Cementos Lemona enpresan jazo da istripua.
Cementos Lemona. Foto: EiTB

Cementos Lemona (Bizkaia) enpresako langile bat hil da astearte eguerdian, 20 metroko altueratik erorita, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Biktima Barakaldoko bizilaguna zen, 53 urtekoa.

Lan-istripua 12:15ean gertatu da Lemoan, langilea 20 metroko altuera batetik zulo batera erori denean.

Lankideek eurek atera dute biktimaren gorpua bertatik. Osalango teknikariak bertaratu dira enpresara, lan-istripuaren nondik norakoak argitzera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X