Lan-osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arraitz mendiko TMB lantegian Q sukarraren agerraldia 'bukatutzat' eman du Osalanek

Martxoaren 27az geroztik kasu berririk ez dute antzeman. 7 kasu baieztatu dituzte, 164 langilek negatibo eman dute eta soilik 9 emaitzaren zain daude.
Arraitz (Bilbo) mendiko TMB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Arraitz (Bilbo) mendiko TMB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB

Arraitz mendiko (Bilbo) zaborren Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) lantegian izandako Q sukar agerraldia bukatutzat eman dute erakundeek, martxoaren 27az geroztik kasu berririk ez baitute antzeman, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakitera eman duenez.

Q sukar agerraldiaren inguruan eztabaidatzeko azken bilera egin dute gaur Osalanek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Garbiker enpresak eta langileen prebentzio ordezkariek, Barakaldon. Garbikerrek Arraitzeko lantegia kudeatzen du.

Datuen arabera, lantegiko 180 beharginei analisi klinikoak egin dizkiete. 7 Q sukar kasu baieztatu dituzte azterketek, 164 langilek negatibo eman dute eta soilik 9 emaitzaren zain daude.

Azken asteetan ez da kasu berririk izan (azkena martxoaren 27an), emaitzaren zain dauden bederatzi kasu horien faltan, “Q sukar agerraldia gainditu dela ondorioztatu dezakegu”.

Bederatzi analisi kliniko horien emaitza esku artean izan ondoren, behin-betiko txosten bateratua idatziko dute Osalanek eta Osasun Publikoak, alde guztiei igortzeko. Litekeena da bederatzi analisi horiek ere negatibo ematea, Osalanen hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X