Enpresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte fiskalaren amaiera 'arrakastatsua' izan du Siemens Gamesak

Aurreko urtean saldutakoa baino % 17 gutxiago saldu arren, 70 milioi euro irabazi ditu konpainiak, enpresen bat-egitearen ostean.
Siemens Gamesa. Argazkia: ETB
Siemens Gamesa. Argazkia: ETB

Siemens Gamesak 70 milioi euro irabazi ditu 2018ko urte fiskalaren amaieran, hau da, 2017ko urritik 2018ko irailera arte. Enpresaren berregituraketa eta Gamesa eta Siemens eolikoaren arteko bat-egitearen ondoriozko gastuak barne daudela azaldu du gaur (asteartea) konpainiak.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako txostenean, enpresak 9.122 milioi euro saldu dituela iragarri du, iazko epe berean lortutakoa baino % 17 gutxiago, hain zuzen. Eragiketen emaitza gordinak, berriz, % 51 egin du behera, 211 milioiraino.

Txosten horren arabera, prezioen eta 'onshore' (lurreko) merkatuaren joera negatiboek eragin dute sarrera gutxiago eta emaitza gordin txikiagoak lortu izana, jada diru-laguntzarik gabeko negozio ereduan baitabil Siemens Gamesa.

Bestalde, mozkin garbiek 43 milioi euroko finantza-gastua barne hartzen dute; baita, AEBn egindako erreforma fiskalaren ondorioz ordaindutako 98 milioi euroko gastua eta kapitalizatu gabeko aktibo fiskalak ere, zein beste 347 milioi euro.

Konpainiak jakinarazi duenez, "arrakastatsua" izan da 2018ko urte fiskala, besteak beste, 9.000-9.600 milioi euroko salmentak jarri zituztelako helburu gisa.

Enpresak, halaber, 2019ko urte fiskalari begira lortu beharreko helburuak jarri ditu: 10.000-11.000 milioi euroko salmentak lortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X