Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronek gutxieneko soldata igo eta zergak jaitsiko ditu protestak baretzeko

Iraganean bere adierazpenek “batzuei min” eman dietela onartu du Frantziako presidenteak. Gainera, protestak sortu dituen haserrea justifikaturik dagoela uste du buruzagiak.
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Gutxieneko soldata 100 euro igo eta pentsiodunei zein langileei zergak jaitsiko dizkietela iragarri du gaur Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. 'Txaleko horien' mugimenduko eskakizunei erantzuten saiatu da hitzaldian.

Iraganean bere adierazpenek “batzuei min” eman dietela onartu du Macronek. Gainera, protestak sortu dituen haserrea justifikaturik dagoela uste du agintariak. Horregatik, “larrialdi-egoera ekonomiko eta soziala” ezarri du, egoerari aurre egiteko.

Frantziako buruzagiak eztabaida nazional bat abiatu nahi du, “kontratu sozial berri bat” adostu ahal izateko.

Ministro nagusiekin, sindikatuekin eta patronalarekin lau orduko bilera egin du Macronek. Ondoren prentsaurrekoa eman du. Duela hilabete hasitako protestei konponbide bat emateko batzarra izan da. Erregaien gaineko zergaren aurkako mugimendu bezala hasi zena aldaketa politiko eta ekonomiko sakonak eskatzen ari da orain.

“Itun sozial berria” zehazteko zain, 2019an gutxieneko soldata 100 euro hilean igoko duela iragarri du Macronek, enpresaburuentzako inongo kosturik gabe. Bestalde, ordu estrak ordaintzea eta urte bukaeran langileei sari bat emateko eskatu die Frantziako agintariak enpresaburuei, guztia zergarik gabe.

13 minutuko agerraldian, herrialdea “une historiko baten” aurrean dagoela onartu du Macronek, eta egoera aldatzeko esfortzuan bat egiteko eskatu die enpresa handiei.

Hilean 2.000 euro baino gutxiago irabazten dituzten erretirodunek ez dute CSG (Gizarte Kontribuzio Orokorra) zergaren igoerarik izango.

Aberastasunaren gaineko zerga (ISF) berriz martxan jartzea ez du onartu presidenteak. 1,3 milioi euro baino gehiagoko ondareek ordaintzen zuten, baina IFI zergarekin ordezkatu zuen Parisek.

“Pertsona batek bere lanarekin duintasunez bizi ahal izateko Frantzia bat nahi dugu. Beharrezkoa egiteko eskatzen diet Gobernuari eta Parlamentuari”, esan du. Azkenik, protestetako indarkeria gaitzetsi du Macronek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X