Enpresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak 67 milioi irabazi ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan

49 milioi euro lortu dituzte urte fiskalaren bigarren hiruhilekoan eta salmentek % 6 gora egin dute, 4.651 milioi euro saldu baitituzte.
Siemens Gamesaren aerosorgailu bat
Siemens Gamesaren aerosorgailu bat. Argazkia: Siemens Gamesa

Siemens Gamesak 67 milioi euro irabazi ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan (urritik martxora), eta salmentek % 6 gora egin dute, 4.651 milioi euro saldu baitituzte, enpresak astearte honetan jakinarazi duenez.

Aerosorgailuen komertzializazioaren fakturazioa 3.964 milioikoa izan da, % 4 gehiago; eta, operazioek eta mantentze-gastuek % 24 gora egin dute, 687 milioi euroraino.

Eskabide-zorroaren harira, Siemens Gamesak markak hautsi ditu 23.600 milioi euro lortuta (% 7 gehiago); horrenbestez, 2019ko urte fiskalerako agindutako salmenten helburua lortuko dutela esan du konpainiak.

Bestalde, negozio-segmentuak bultzatuta, 10.900 milioi euroko eskabideak izan ditu Siemens Gamesak azken 12 hilabeteotan (% 8 gehiago).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X