Orkli gipuzkoar kooperatibak Giordano talde italiarraren % 45 erosi du
Mondragon Korporazioan sartuta dagoen Orkli kooperatiba gipuzkoarrak Gruppo Giordano italiar konpainiaren %45 erosi du.
Giordano ingeniaritza elektroniko taldea 2004an sortu zen, egun 160 langile ditu, eta 2018an 20 milioi euro inguruko fakturazioa lortu zuen. Egoitza nagusia Italiako iparraldean du, Veronan, eta ekoizpen lantegi bat du Errumanian.
Mondragonek jakinarazi duenez, Orkli kooperatiba munduko liderra da gas segurtasunean eta erreferentea ur berokuntzaren eta home confort sektorean, eta talde italiarraren kapital zati bat erosiz, "bete-betean sartu da elektronikaren negozioan".
Italiako enpresak kontrolerako sistema elektroniko berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditu kalefakzio, aireztapen eta aire egokituko sistemetarako (HVAC), bizitegietako energia kudeatzeko eta OEM errekuntza kontrolatzeko sistemetarako, besteak beste.
Patxi Lopez Urkiola Orkliko zuzendari nagusiaren hitzetan, "gure plan estrategikoaren bide orriari jarraitzen diogu, hor adierazi baikenuen proaktiboak izango ginela eragiketak eta aliantzak egiteko, gure negozioa etorkizunean garatzeko aukera berriak sortzeko.
Halaber, Bruno Giordano Gruppo Giordanoko sortzaile eta zuzendari nagusiak adierazi duenez, "beti uste izan dugu sinergiak sortzea erantzun egoki bat dela gero eta dinamikoagoa den merkatu globalerako. Orklik aukera ematen digu gure errekuntza teknikak perfekzionatzeko, egokitzapen automatikorako sistemak hobetzeko, etxeko kalefakzio sistemen igorpen kutsatzaileak murrizte aldera".
Orkli 1974an sortu zen, eta egun 1.100 langile ditu Ordizian (Gipuzkoa) Italian, Txinan eta Brasilen. 250 milioi euroko salmentak ditu, eta bere produkzioaren % 80 baino gehiago esportatzen du. Munduko liderra da gas segurtasunaren merkatuan, eta mundu mailako erreferentzia ur berokuntzaren eta konfortaren sektorean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.