Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari
Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrak Europako Inbertsio Bankuaren mailegu bat lortu du eraikuntza arloan hormigoi polimerozko irtenbide arkitektonikoak finantzatzeko.
Bi erakundeek ohar batean jakinarazi dutenez, akordioak eraikuntzarako material jasangarri berriak ekoizteko lantegi berri bat martxan jartzeko beharrezko inbertsioak ere bultzatuko ditu.
Gainera, Europako Inbertsio Bankuak Ulma taldeari lagunduko dio bere eraginkortasun energetikoa hobetzeko, "deskarbonizazio eta jasangarritasun estrategiari lagunduz". Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira.
Oharraren arabera, finantiazio akordio honek berrikuntza, klimaren aldeko ekintza eta ingurumenaren iraunkortasuna bultzatzeko balioko du, bai eta Europar Batasunean azpiegitura sozialak garatzeko ere. Azpiegitura horiek erakundearen zortzi lehentasun estrategikoetako hiru dira, 2024-2027 urteetarako Ibilbide Estrategikoan jasotakoak.
Espainiako eta Portugalgo Enpresentzako Finantziazio Korporatibo ataleko buru Antonio Lorenzok nabarmendu duenez, operazio honekin, Europako Inbertsio Bankuak "eraikuntzaren industria babesten du, jasangarritasunean, berrikuntzan eta lehiakortasunean lagunduz".
Bestalde, Iñaki Gabilondo Ulmako zuzendari nagusiak azaldu duenez, akordio horri esker "eraikuntza-sektorean proiektu iraunkorrak eta berritzaileak bultzatu ahal izango ditugu, pertsonengan eta ingurunean eragin positibo argia izango dutenak".
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Medikuen Greba Batzordeak baieztatu egin du greba mugagabea abiatuko dutela irailean
Medikuen Sindikatuak azaldu duenez, erabakia "hartuta" du jada Greba Batzordeak, eta, orain, "hasiera data" zehaztea falta da.
BBVAren errekurtsoa atzera bota eta Bilboko dorrean amiantoaren eraginpean egondako langile baten ezintasuna berretsi dute
Auzitegiak berretsi egin du BBVAko langile baten lanbide-gaixotasunagatiko ezintasun absolutua, eta berretsi egin du minbiziaren lan-jatorria, hainbat hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon ondoren, Kale Nagusiko 1. Dorrean; beste txosten batzuen arabera, berriz, eraikin berari lotutako kasu gehiago daude.
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek hirirako sarbidea itxi dute, San Mamesen
Bilboko udal zerbitzuetako garbitzaileek bederatzigarren greba-astea hasi dute, lan-baldintza hobeak eskatzeko.