2021ean berriro irabaziak izatea espero du Tubos Reunidosek
Pixkanakako susperraldia espero du Tubos Reunidosek, 2021ean edo 2022an irabaziak izan arte. Horren oinarria maiatzaren 31ean 128 milioi eurokoa den eskabide-zorroa da. Abendutik % 65 igo da.
Ostegunean Akziodunen Batzarra egin du enpresak, bankuekin 351 milioi euroko zorra berregituratzeko akordioa lortu duen aste berean. Bere hartzekodunetako bat, aldi berean, bere akziodun nagusia da: BBVA, kapitalaren % 14rekin.
Batzarrean, Jorge Gabiola presidenteak eta Carlos Lopez de las Heras zuzendari nagusiak bankuekin hitzartutako negozio plana aurkeztu dute.
Azken ekitaldiak eta aurtengo lehen hiruhilekoak —2019ko lehen hiru hilabeteetan 13 milioi galdu zuen— txarrak izan direla onartu du Gabiolak, baina "joera aldaketa bat ikusten" hasi da.
2019ean EBITDA positibo bat izango dute, baina lehen hiruhilekoaren eraginez, emaitza garbia negatiboa izango da. Hurrengo urteetan horri buelta ematea espero dute, 2021ean edo 2022an mozkinak izan arte.
Estatu Batuetan duten maila mantentzea bilatuko dute altzairu europarrari jarritako muga-zergek jarraitzen duten bitartean, baita taldearen malgutasuna hobetzea eta zorra kudeatzea ere.
Produktuen % 40 Estatu Batuetan saltzen ditu, eta muga-zergek eragin handia dute bere aktibitatean. "Jarraitu egingo dute, eta horiekin bizitzen ikasi behar dugu", onartu du presidenteak. Hala ere, merkatu berriak bilatuko dituzte.
Tubos Reunidosen aurreikuspenen arabera, petrolio eta gas prospekzioek hurrengo urteetan jarraituko dute, eta Estatu Batuetan eskaerak igotzen jarraitzea espero dute.
Malgutasuna hobetzearen eraginez, fabrika bakoitzak —Amurrioko nagusia, Productos Tubularesena Trapagaranen eta beste hiru txikiagoak EAEn eta Estatu Batuetan— "hobekien egiten dakien hori egingo du, kostu txikienean". Gaur egungo langileekin egingo dute hori. 1.300 dira, eta % 98 finkoak dira. Ez da murrizketarik aurreikusten.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.