Enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubacexek bost milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, % 25,3 gutxiago

Sektore energetikoak pairatutako lau urte baino gehiagoko krisiaren ostean, merkatua "orokorrean eta etengabe" suspertzen hasi dela adierazi du konpainiak.
Tubacexen lantegia, Laudion
Tubacexen lantegia, Laudion. Argazkia: google maps

Tubacex enpresak bost milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, 2018ko epe berean lortutakoa baino % 25,3 gutxiago. Bestalde, enpresaren eskabide-zorroa % 40 hazi da, enpresak berak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Sektore energetikoak pairatutako lau urte baino gehiagoko krisiaren ostean, merkatua "orokorrean eta etengabe" suspertzen hasi dela adierazi du konpainiak. Ildo horretan, enpresaren esbakide-zorroak jasandako igoera azpimarratu du.

Taldeak 323,5 milioi euro (% 10,3 gutxiago) saldu ditu lehen seihilekoan eta finantza-gastuak kendu barik lortutako ustiapen irabazi gordinak % 6,4 jaitsi dira, 33,3 milioi euro lortu baititu konpainiak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X