Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomiak % 2,3ko hazkundeari eutsi dio bigarren hiruhilekoan

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren hazkunde aurreikuspenak bete dira, 2019an % 2,3ko hazkunde ekonomikoa izango zela iragarri baitzuen Urkulluren Gobernuak.
Bi behargin eraikuntzan lan egiten, Gasteizen
Bi behargin eraikuntzan lan egiten, Gasteizen. ETBren bideo batetik lortutako argazkia

EAEko hazkunde ekonomikoa mantendu egin da urteko bigarren hiruhilekoan, eta % 2,3ko hazkundeari eutsi dio; urtarrila eta martxoa bitarteko hazkunde bera izan da. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren hazkunde aurreikuspenak bete dira, 2019an % 2,3ko hazkunde ekonomikoa izango zela iragarri baitzuen Urkulluren Gobernuak.

Eustatek astearte honetan jakitera eman dituen datu ekonomiko aurreratuen arabera, Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,6 hazi da, urtarrila eta martxoa artean baino hamarren bat gutxiago.

Enplegua dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuak bezala neurtuta, berriz, % 1,7 hazi da, 2018ko epe bereko datuekin alderatuta; hau da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.

Langileen hazkundeak Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak ekainean aurreikusitakoaren ildoari jarraitu dio bigarren hiruhileko honetan ere.

Azpiazuren arabera, 2019an hazkundea "egonkorra" izango da; 2020rako, berriz, BPGaren hazkundea % 2koa izango da. Lanpostu berrien sorkuntzaren harian, 2019an 16.000 lanpostu sortuko zirela iragarri zuen sailburuak.

Eskaintzari dagokionez, lehen sektoreak ez ezik, besteek ere joera ona izan dute, Eustaten arabera.

Bigarren hiruhilekoan, esaterako, industriaren suspertze txikia izan da, baita eraikuntza sektorearen hazkundearen moteltzea ere.

Bestalde, % 0,4 hazi da enplegua, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X