Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal ekonomia % 2,9 hazi zen bigarren hiruhilekoan

Gainera, enpleguaren hazkunde positiboak % 2,1 egin du gora epe berean.
Hazkundea industriari esker izan da. Artxiboko argazkia: EFE
Hazkundea industriari esker izan da. Artxiboko argazkia: EFE

EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,9ko hazkundea izan du 2018ko bigarren hiruhilekoan, aurreko epe berarekin alderatuta, urtaro eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten arabera.

Eskaintzak bilakaera positiboa izan du sektore guztietan bigarren hiruhilekoan; hala ere, guztiek, Lehen sektorea eta Eraikuntza izan ezik, beren hazkundea moteldu egin dute.

Enplegua % 2,1 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hazkundea azken hiru hilekoetakoetan baino handiagoa izan da. Hiruhileko artean % 0,6ko hazkundea zenbatu da.

Eustaten datuak lurraldeka aztertuz gero, Arabak (% 3,0) hazkunde handiena jaso zuen; Gipuzkoak, % 2,9; eta, Bizkaiak, % 2,8. Hiruhilekoen arteko datuekin alderatuta, Araba eta Gipuzkoa % 0,6 hazi ziren, eta Bizkaia, % 0,5.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X