IAG (Iberia) konpainiak Air Europa erosi du 1.000 milioi euroren truke
Iberia buru duen IAG taldeak Air Europa hegazkin-konpainia erostea adostu du Globaliarekin, 1.000 milioi euroren truke. 2020ko bigarren seihilekoan itxiko dute operazioa, eta akordioak Espainiako bi hegazkin-konpainia handienak batzea ekarriko du, International Airlines Group taldeak astelehen honetan jakitera eman duenez.
IAG taldeak 40 milioi euro ordainduko lituzke dagozkion arautze-baimenak lortzen ez badira eta aldeetako batek akordioa gauzatzea saihesten badu.
Zehazki, British Airways, Iberia, Vueling eta Aer Lingus konpainiek osatzen dute IAG taldea. Ohar baten bidez azaldu duenez, erosketa honekin Madrilen duen operazio-zentroa “benetako aurkari bihurtuko da Europako lau aireportu handienentzat” (Amsterdam, Frankfurt, Londres-Heathrow eta Paris-Charles de Gaulle).
Horrez gain, Latinoamerika eta Karibe Europako merkatuan lider gisa kokatzea ekarriko du, eta kostu eta diru-sarrerei dagokienez sinergia potentzial esanguratsuak lortzea.
Hasiera batean, Air Europak bere markari eutsiko dio, eta sarrera-zentro autonomo gisa sartuko da Iberiako egituran, Luis Gallego Iberiako kontseilari delegatuaren zuzendaritzapean.
IAG taldearen arabera, akzio bakoitzeko etekina lehendabiziko urtean handituko da, eta inbertitutako kapitalaren gaineko errentagarritasuna operazioa itxi eta laugarren urtera igoko da.
"Air Europa eskuratzeak konpainia lehiakor eta errentagarri bat gehitzea dakarkio IAGri, Madril Europako ‘hub’ nagusi bihurtuz eta taldeak Hego Atlantikoaren lidergoa lortzea ahalbidetuz, eta, horrela, gure akziodunentzat finantza balio gehigarri bat sortuz", adierazi du Willie Walsh taldeko kontseilari delegatuak.
Horrela, IAGko kontseilari delegatuak taldearen "ibilbide oparoa" nabarmendu, eta Air Europa erosi izana konpainiarentzat oso estrategia garrantzitsua dela gaineratu du.
Javier Hidalgo Globaliako kontseilari delegatuaren iritziz, Air Europa IAG taldean sartzeak konpainiaren oraina eta etorkizuna indartzea dakar, eta aurrerantzean azken urteetan jarraitutako bideari etsiko diotela gaineratu du.
"Akordio horren ostean, Madril Europako beste 'hub' batzuekin lehiatu ahal izango da baldintza berdinetan, Europatik Latinoamerikara doazen ibilbideetan posizio hobea izango du eta Asia eta Latinoamerikaren arteko lotura bihurtzeko aukera izango du", Gallegoren hitzetan.
Operazioa justifikatzeko, Air Europa Espainiako hegazkin-konpainia pribatu garrantzitsuenetako bat dela nabarmendu du IAGk, 69 jomuga lotzeko hegaldi erregularrak eskaintzen baititu Estatu mailan eta nazioartean, Latinoamerikara, AEBra, Karibera eta Afrika iparraldera doazen ibilbideak barne.
2018an, Air Europak 2.100 milioi euro fakturatu zituen, 100 milioi euroko irabaziak lortu zituen eta 11,8 milioi bidaiari garraiatu zituen 66 hegazkinekin.
Albiste gehiago ekonomia
Euskal kostaldean udan pisua alokatzea gutxi batzuen eskura dagoen luxua bilakatu da
Opor garaiko alokairuen prezioak % 40 igo dira azken bost urteetan. Jabe askok etekin ekonomikoa bilatzen dute: nahiago dute alokairuen epeak laburtu eta diru-sarrerak handitzea.
Euskal ekonomia % 2,2 hazi da iaztik
Enpleguak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin dira bai BPGa (% 0,5), bai enplegua (% 0,3).

Eusko Jaurlaritzak 1.385 eurorainoko tartea aurreikusi du EAEko gutxieneko soldata negoziatzeko
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hitzarmenetan gutxieneko soldata planteatu du Euskadin: 1.268 eta 1.385 euro gordin artekoa 14 ordainsaritan, hau da, Estatuarekin alderatuta % 7 eta 17 gehiago.

Hauek dira Euskadik kudeatuko dituen sendientzako laguntza berriak
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko hainbat familia-prestazioren kudeaketa eta ordainketa, Euskadin 20.000 pertsona ingururentzat onuragarria izango den eta 100 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko duen transferentzia baten bidez.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak SEPIren parte-hartzea bideratu dute, Talgoren operazioa gauzatu ahal izateko
Joan den astean, SEPIk Talgo erosteko operazioan "atzera egin" zuela salatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Euskadik babes ofizialeko 1.000 etxebizitza berreskuratuko ditu irailetik aurrera
Erabaki "estrategikoa" da, Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko eta, aldi berean, 20 milioi euro inguru sartzeko aukera emango duena. Diru hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik.
Ertzainak urriko nominan hasiko dira soldata-igoerak kobratzen
Gobernu Kontseiluak Ertzaintzaren lan-baldintzak (2028ra arte) arautzen dituen akordioa baliozkotzen duen dekretua onartu du. Agenteek urtean 4.200 euro gordineko gutxieneko igoera jasoko dute, eta urriko nominan hasiko dira jasotzen.
Ekainean, urtearteko KPIa % 2,8raino igo da EAEn, eta % 2,4an kokatu da Nafarroan
Espainiako Estatistikako Institutuak argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, % 2,8ko indizea dute biek ala biek.
Villavesetako langileek bertan behera utzi dute greba, eta irailean lanuzteei helduko diete berriro
Iruñerriko autobus zerbitzuko beharginek erabakia batzarrean hartu dute. Ondorioz, asteartetik zerbitzua normaltasunez emango dute, udan zenbait mobilizazio eginez.
UEFA Europa Ligako finalaren itzulkina inbertsioa halako hamar izango dela uste du Bilboko Udalak
Bilboko Elkarrekinek eta EH Bilduk datu zehatzagoak eskatu dituzte, ingurumen-inpaktuari, benetan sortutako enpleguari eta proiektatzen den hiri-ereduari buruz.