Albiste da
Aurrekontuak 2020
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak beste Lan Eskaintza Publiko bat deituko du Ertzaintzan

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, egitasmoak aurrera egingo duela ez dago ziurtatuta, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.
Ertzaintzaren azken promozioa. Argazkia: EiTB

Segurtasun Sailak aurten beste Lan Eskaintza Publiko bat (LEP) deituko du, Ertzaintzaren 29. promozioa. 700 plaza izango ditu, eta 2020an egingo dira hautaketa-probak.

Hala iragarri du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, eta asteazken honetan zehaztu ditu Legebiltzarrean bere sailak 2020rako izango dituen aurrekontu partida nagusiak.

Aurrekontuen proiektuak 670 milioi gordeko dizkio, iazko kontuetan baino % 1,9 gehiago. Aurrekontu horiek, baina, Legebiltzarrak atzera bota zituen eta Eusko Jaurlaritzak 2018ko aurrekontuak luzatu behar izan zituen.

Beltran de Herediak jakinarazi duenez, Ertzaintzako agente izateko deialdi berriak 21,3 milioi euroko kostua izango du eta 700 plaza izango ditu, 28. promozioarekin batera jendetsuena. Halaber, Arkautiko Akademiak 21,3 milioiko aurrekontua izango du.

Indarkeria matxistaren atalean, sailburuak iragarri du 78 ertzain biktimak artatzera bideratuko dituztela, eta 7,8 milioi erabiliko dituztela bizkartzain pribatuen bidez arriskuan dauden emakumeak babesteko.

Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 276,3 milioi euro jasoko ditu guztira.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere saileko partida nagusiak zehaztu ditu Legebiltzarrean.

Artearen euskal sistema indartuko dute, euskal museo nagusiei egindako ekarpena % 24 handituz. Gainera, euskararen erabilera eta ezagutza bultzatuko dute eta, bide horretan, euskara ikastea doakoa izango da B2 mailara arte.

Bestalde, Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak azaldu duenez, 2020rako 225,7 milioi euroko aurrekontua izango du bere sailak.

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzak 34,1 milioi euroko aurrekontua izango du. Horren barruan, Lan Ikuskaritza indartuko da, Gizarte Segurantzako sei ikuskatzaileorde gehituta.

Sailburuak gogorarazi duenez, beste 10 ikuskatzaile-lanpostu sortzeko eskatu dute, batez ere genero-berdintasunaren alorrean aritzeko.

Albiste gehiago ekonomia

VITORIA, 21/06/2025.- Vista del estado de la fabrica de a compañía familiar alavesa Lascaray-LEA, que sufrió ayer viernes un grave incendio, en Vitoria. El incendio sin heridos desatado ayer en la fábrica de productos de higiene personal LEA en Vitoria está controlado, aunque no extinguido totalmente, por lo que efectivos de los bomberos mantienen activa una línea de agua para apagar cualquier posible pequeño conato de fuego que pudiese reactivarse. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

LEAk udazkenean ekingo dio berriro produkzioari Gamarran, aldi baterako poligono batean

Ekoizpena udazkenean hasteak "ondorio positibo argia izango du plantillarentzat", LEAk jakinarazi duenez. Aste honetan, enpresak batzordeari jakinarazi dio aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat planteatzeko asmoa duela "ezinbesteko arrazoiengatik". Gaur egun plantilla osatzen duten 120 langileetatik 100 ingururi eragingo lieke.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaborren tasa berria onartuta eta gainerako zergak izoztuta, Bilbon

Udalak ordenantza berria onartu du oposizioaren ezezkoarekin, neurriak herritarren poltsikoetan izango duen eragina kritikatzen baitute. Tasak gaur egungo zaborren tasa ordezkatuko du eta zerbitzuaren benetako kostuaren araberakoa izango da.

Gehiago kargatu