Gatikako azpiestazio elektrikoa 2028an egongo da martxan, eta Europarekin konexio energetikoa indartuko du
Gatikatik abiatu eta lurpeko eta itsaspeko trazadura bidez egingo da. Elektrizitatea trukatzeko ahalmena 5.000 megawattekoa izatea ahalbidetuko du; gaur egungoa bikoiztuko du, alegia. 2.850 milioi inbertitu dira proiektuan, eta Europar Batasunak Interes Komuneko Proiektu izendatu du, Europarekin dagoen lotura "ahula" indartzea baitu helburu.
Gatikako azpiestazio elektriko berria eraikitzeko lanak aurreikusitakoaren arabera doaz aurrera. Azpiegitura 2028an jarriko da martxan, eta funtsezkoa izango da konexio energetikoa indartzeko. Red Electricaren arabera, konexioa "ahula" dago Europako gainerako herrialdeekin.
Inelfe enpresak (Espainiako Redeiak eta Frantziako RTE homologoak % 50eko partaidetza dute) bultzatutako proiektuak Gatika Frantziako Cubnezais herriarekin (Bordele eskualdean) konektatuko du 400 kilometroko trazaduraren bidez; 300 km, itsaspean. 400 kV-ko loturari esker, egun dauden 2.800 megawatteko ahalmena handituko da; hau da, penintsulako energia-kontsumoaren % 5.
2.850 milioi euro inbertitu dira. Izan ere, osagaien garestitu dira, eta hasierako 1.750 milioien aldean puztu da. Europak 578 milioi euroko dirulaguntza du bideratuko du, Europar Batasunak Interes Komuneko Proiektu izendatu baitu.
Gainera, Europak sare elektriko bateratua izatea nahi du, eta hori lortzeko bidean urrats bat da Gatikako proiektua. Energia-korridore horren helburua da konexio horien bidez penintsulako energia-eskariaren % 15 hornitu ahal izatea 2030erako.
Gatikako estaziotik, lurpeko ibilbideak 13 kilometro egingo ditu Maruri-Jatabe eta Lemoiz udalerrietan zehar, hiriguneetatik igaro barik eta bideak eta baso-pistak erabiliz. Lemoizko kostaldetik, itsaspeko bidetik jarraituko du Frantziaraino, Capbretongo arroila saihesteko lehorreko tarte labur bat izan ezik.
Gatikako azpiestazioko obretan, landarez estalitako bi eraikin egingo dira. Halaber, Lemoizen lur hartzeko zulaketa-lanak hasi dira, itsasoan, eta kableak urtebete barru hasiko dira instalatzen, gutxi gorabehera, 2027an.
Gatikako azpiestazioari esker, 70eko hamarkadan Lemoizen eraiki eta gero bertan behera utzitako zentral nuklearreko goi-tentsioko dorre zaharrak kendu ahal izango dira, eta, horrela, Bizkaiko iraganaren kapitulu bat itxiko da.
Elektrizitate-hornidura hobetzeaz gain, proiektuak energia berriztagarriak integratzea erraztuko du, urtean C02 600.000 tona gutxiago isuriko dira eta Euskadiren garapen ekonomikoari lagunduko dio, tokiko enpresa ugarik parte hartuko baitute.
Gatikarren erreakzioa
Gatikan bertan, aldiz, proiektuak hautsak harrotuta ditu aspalditik, eta azpiestazioaren kontrako plataformak urteak daramatza azalpenak eskatzen. Salatu dute azpiegituraren hainbat atal aldatzen joan direla herritarrei jakinarazi barik, eta interkonexioak osasunari eta naturari kalte egingo diela. Udaleko ordezkari politikoek ere ez dute proiektua babesten.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.