Zaborren tasa berria onartuta eta gainerako zergak izoztuta, Bilbon
Udalak ordenantza berria onartu du oposizioaren ezezkoarekin, neurriak herritarren poltsikoetan izango duen eragina kritikatzen baitute. Tasak gaur egungo zaborren tasa ordezkatuko du eta zerbitzuaren benetako kostuaren araberakoa izango da.
Bilboko Udalak 2026rako Ordenantza Fiskalak onartu ditu ostegun honetan, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta oposizioko talde guztien gaitzespenarekin. Tasa berriek udal zerga guztiak izoztea eta, lehen aldiz, hiri hondakinen tasa berri bat ezartzea aurreikusten dute. Europako araudiak tasa hori ezartzea derrigorrezkotzat jotzen du, eta Ur Partzuergoak kudeatzen duen zaborren egungo tasa ordeztuko du. 2026ko urtarrilean jarriko da indarrean.
Marta Ajuria Ogasun zinegotziak azaldu duenez, tasa berriak Europako printzipioak bete behar ditu: "ezin da defizitarioa izan, zerbitzuaren benetako kostua islatu behar du; kutsatzen duenak ordaindu behar du". Zerbitzuaren kostua, 2026an, 36 milioi eurokoa izango da, eta gaur egun 31,7 milioi eurokoa da.
Zerga berriak etxebizitza eta lokal guztiei eragingo die, bizitegikoak izan zein ez. Kuota bi zatitan banatuko da: oinarrizko osagai bat (% 40), higiezinaren katastro-balioaren arabera kalkulatua, eta osagai espezifiko bat (% 60), etxebizitzetan erroldatutako pertsona kopuruaren edo bizitegikoak ez diren higiezinetako jarduera motaren eta azaleraren araberakoa.
Oposizioak ordenantza kritikatu du. Alderdi Popularrak salatu du tasa berriak % 45eko igoera ekarriko duela zaborren fakturan, eta EH Bilduk, berriz, kalkulua uraren kontsumoan oinarritzea eskatu du, adierazle bidezkoena delakoan.
Marta Ajuria
"Ordenantza bidezkoa, orekatua eta hobegarria da" eta "denborarekin aldatuko da"
Udalak baimena emango du tasa zatitzeko, hileko sei kuota berdinetan banatuta, interesik gabe, 2026ko maiatzaren 31 baino lehen eskatuz gero, eta 2027an Nahierako Ordainketaren sisteman sartuko da.
Gainera, hobariak ezarriko zaizkie hondakin organikoen banakako bilketa sisteman parte hartzen dutenei. 2026an, urtarrilaren 1a baino lehen alta ematen dutenek % 10eko deskontua jasoko dute osagai espezifikoan, eta ehuneko hori % 20ra igoko da 2027an edukiontzi marroiak erabi ohi dituztela egiaztatzen dutenentzat.
Tasa berriarekin batera, 2026rako gainerako udal zergak izoztea onartu du osoko bilkurak, zenbait aldaketa tekniko eginda zergetan, hala nola ibilgailuen zergan, gainbalioan eta ordenantza fiskal orokorrean.
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kasuan, etxebizitza hutsengatiko errekarguaren salbuespena I. graduko mendekotasun kasuetara zabaldu da, eta II. eta III. mailetako kasuei gehitu zaie.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.