Albiste izango da: Osasun Itunaren bilera, Mutrikuko istripua eta irteera operazioa
Ekainaren 27 honetan lerroburu izango diren gaiak, honatx:
- Osasun Itunaren bilera: Alberto Martinez Osasun sailburua buru dutela, Osasun Itunaren Mahaiko kideek hamaikagarren bilera egingo dute ostiral honetan Bilbon, "adostasun zabal batekin" akordioa lortzeko helburua mahai gainean jarrita. Astean zehar hainbat eragile politiko eta sindikalek Eusko Jaurlaritzak azken bileran aurkeztu zuen dokumentuaren gaineko desadostasuna agertu dute, ez baitaude ados enpresa pribatuek osasun publikoan parte hartzearekin. Horietako batzuk mahaia uzteko erabakia hartu dute.
- Mutrikuko istripua: Gazte bat Donostia Unibertsitate Ospitaleko ZIUn dago, Mutrikuko txiringito batean muztioa eskatu eta akats bat tarteko zerbitzatutako garbigarria edateagatik. Kaltetutako 18 urteko mutilaren aitak publikoki salatu du gertakaria El Diario Vasco egunkariari egindako adierazpenetan. "Gure semeak muztio bat eskatu zuen, eta ateratakoa irentsi bezain laster, barrutik erretzen ari zitzaiola sentitzen hasi zen", azaldu du.
- Irteera operazioa: Euskadiko errepideak udako joan-etorrietarako prestatzen ari dira. Bihar, ekainak 27, arratsaldeko 15:00etan hasiko da ofizialki irteera-operazioa, eta 550 ertzainek osatutako dispositiboa prestatu du Segurtasun Sailak. Eusko Jaurlaritzak aurreikusita du nazioarteko trafikoa (iparraldetik sartu eta Euskal Herria zeharkatzen duena) % 3,8 haztea. Guztira, 2.10.000 bat ibilgailuk zeharkatuko dituzte euskal errepideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.