Azpiazuk 'aldaketak' onartuko ditu aurrekontuetan, baina 'errealistak' badira soilik
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak "erantzukizuna" eskatu die oposizioko alderdiei 2020erako aurrekontuen inguruan akordio bat lortzeko, eta esan du "aldaketak" onartuko lituzkeela "errealistak" diren heinean.
Sailburuak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordean. Azpiazuren ondotik, gainerako sailburuak azalduko dira batzordean, euren sailetako partidak xehe azaltzeko. Gaurtik hasita, oposizioko taldeen babesa biltzen saiatuko da Ogasun sailburua.
2020rako EAEko aurrekontuen proiektuaren ildo nagusiak azaldu ditu Azpiazuk. Guztira, 11.774 milioi euroko poltsa izango da, eta 2019an baino % 2,9 (301 milioi euro) gehiago bideratuko ditu politika publikoetara.
Gehiengo absolututik eserleku batera dago EAJk eta PSE-EEk osatzen duten koalizio gobernua. Hala, oposizioko talderen baten abstentzioa edota aldeko botoa beharko luke aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Ildo horretatik, Azpiazuk "erantzukizuna" eskatu die oposizioko taldeei. "EAEko herritarrentzat positiboak diren aurrekontu hauek aurrera ateratzeko ahalik eta akordio zabalena behar dugu", erantsi du.
Azpiazuren esanetan, euskal gizarteak adostasunetara heltzeko "eskatu" die alderdiei. "Euskadik egonkortasun politiko eta ekonomikoaren eredu izaten jarraitu behar du", adierazi du.
Aurrekontu kontinuista, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarentzat
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, 2020an, 121 milioi euroko aurrekontu kontinuista izango du. Kopuru horretako % 96, ia 116 milioi euro, "Gobernantza Publikoa"ren arlora bideratuko da; gainerakoa, % 4, 5 milioi euro inguru, aholkularitza juridikoa, autogobernuaren defentsa eta Eusko Jaurlaritzaren interesetarako epaiketako laguntza finantzatzeko baliatuko da.
I. kapitulua kontuan hartu gabe, langile publikoen ordainsarien gastuei buruzkoa, Sailak duen aurrekontu garbia 90 milioi euro ingurukoa da, aurreko ekitaldiaren oso antzera.
Eusko Jaurlaritzak ohar batean zehaztu duenez, nobedade nagusiak partida egonkorrak eta berezkoak sortzean zentratzen dira, ikerketa eta adimen artifizialdun proba pilotuak sustatzeko, Eusko Jaurlaritzaren BigData plataforma garatzeko eta zibererasoetatik babesteko aplikazioen segurtasunean inbertitzeko
Sailaren aurrekontua lehentasunezko ekintzako 5 arlotan banatuko da: berrikuntza publikoa eta e-administraziorako ia 59 milioi euro erabiliko dute, eskuragarri dagoen aurrekontuaren guztizkoaren ia erdia; Euskal Administrazio Publikoaren azpiegituren mantentze-lana eta modernizazioan 30,5 milioi euro erabiliko dituzte, aurrekontuaren % 25; Euskadiko langile funtzionarioen prestakuntzarako, hautaketarako eta plazak betetzeko, 23 milioi euro baino pixka bat gehiago baliatuko dituzte, % 19; Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoetan eta datuen babesean, ia 5,5 milioi euro, guztizkoaren % 5; eta erakunde-harremanetan, aurrekontuaren guztizkoaren % 2, 3 milioi euro, erakunde-harremanak babestea xede.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.