Enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak Gamesa uztea adostu du Siemensekin

Iberdrolak ia 1.100 milioi eurogatik salduko ditu Gamesan dituen akzioak. Itun horren ondorioz, Iberdrolak atzera botako ditu Siemensen aurka jarri zituen demanda judizialak.
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea.
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Iberdrolak Siemens Gamesa uzteko akordioa egin du Siemensekin, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak jakitera emandakoaren arabera.

Iberdrolak ia 1.100 milioi eurogatik salduko du Siemens Gamesan duen % 8,07 parte-hartzea.

Konpainiak zehaztu duenez, akzio bakoitzagatik 20 euro ordainduko dituzte, eta salerosketa asteazken honetan, otsailaren 5ean, gauzatuko da.

Siemens Gamesaren akzio bakoitzak 15,78 euroko prezioa izan du burtsako saioan. Hortaz, egungo balioa baino prezio altuagoa adostu dute bi aldeek.

Iberdrolak azaldu duenez, prezio hori ez dago etorkizunean izan daitezkeen doitzeekin lotuta, eta salerosketa honek 2020ko ekitaldian izan dezakeen ondorioak aurrerago zehaztuko dituzte.

2017ko apirilean Gamesak eta Siemens konpainiaren dibisio eolikoak bat egin zutenetik, Iberdrolaren eta Siemensen arteko desadostasunak nabarmenak izan dira.

Gaur iragarritako itunaren arabera, bi taldeek sei hilabeteko epea izango dute beren merkataritza harremanak sendotu eta zabaltzeko.

Halaber, Iberdrolak atzera botako ditu Siemensen aurka jarri zituen demandak, eta, ondorioz, bertan behera geratuko dira martxan dauden prozesu judizialak.

Bestalde, bi konpainiek uko egingo diote datozen bi urteetan talde horretako akzioak erosteari.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X