Alarma egoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nekazarien azokak martxan dira, segurtasun neurri zorrotzekin

EAEko Aldizkari Ofizialak azoketan hartu behar diren neurriak zerrendatu ditu, eta nagusiak pertsonen eta postuen arteko distantziak dira.
Ordiziako azoka, atzo. Argazkia: EiTB
Ordiziako azoka, atzo. Argazkia: EiTB

Nekazarien eta abeltzainen asteroko azokak martxan hasi dira aste honetan berriro, baina koronabirusari aurre egiteko segurtasun neurri zorrotzekin: distantzia, eskularruak, gel desinfektatzailearen erabilera, etab.

Atzo Segurtasun Sailak berritu egin zituen osasun alarmarako irizpideak, eta elikagaien, nekazarien eta abeltzainen zuzeneko salmentarako osasun arauak ezarri zituen. Hala ere, eutsi egin diote debekuari entretenimendura bideratutako azoken kasuan.

Gaur EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte azokak arautzeko osasun irizpideak. Hori horrela, postuen artean pasabide bat egon behar da, eta gutxienez 6 metro batetik bestera.

Postu beraren barruan, saltzaileek bi metroko distantzia gorde beharko dute, eta ezinezkoa bada, pertsona bakarra egongo da. Saltzaileek erabilera bakarreko eskularruak emango dizkiete bezeroei, eta behar beharrezkoak izango dira produktuak ukitzeko. Era berean, gel desinfektatzailea egon beharko da erosleek eta saltzaileek erabiltzeko.

Kontsumitzaileen arteko gutxieneko distantzia bi metrokoa izan beharko da gutxienez, eta azoka egiten den lekutik gertu bizi beharko dira.

Udaltzaingoak, Babes Zibileko boluntarioek eta agintariek, orokorrean, betearazi beharko dituzte neurriak azoka irekitzen denetik ixten denera, eta jende pilaketak galarazi beharko dituzte.

Apirilaren 8an, EAEko Aldizkari Ofizialak Osasun sailaren agindu bat argitaratu zuen, eta bertan debekatu egiten ziren herriko azokak alarma egoera amaitu arte. Baina horrek ENBA eta EHNE sindikatuen, ekologisten, EH Bilduren, Podemosen eta beste sindikatu batzuen kexa ekarri zuen. Egun gutxira, Jaurlaritzak atzera egin zuen, eta egunotan azokak egiten ari dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X