Etxebizitzak berritzeko plan bat abiatuko dute Bilbon auzo kalteberetako familientzat
Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen Sailak, Surbisa hiri-birgaiketako udal sozietatearen bitartez, etxebizitzetako obretarako dirulaguntzak emateko ezohiko programa bat jarri du abian, auzo kalteberetako higiezinei lehentasuna emango diena, eta 2020an 500.000 euroko aurrekontua izango duena.
'Bilboko Etxebizitzen Renove Plan' horren bidez, gizarte kohesioa sustatu nahi da, eta, horretarako, laguntzak emango zaizkie auzo kalteberetan bizi diren pertsonei, euren etxebizitzetan obrak egin ditzaten, kalitatea, erosotasuna eta ingurumen-neurriak hobetzeko.
Gainera, eraberritzeen eta obren sektoreko enpresen, gremioen, autonomoen eta profesionalen jarduera sustatu nahi du, sektore horretako enpleguei eustearren edo berriak sortzearren, ahalik eta lasterrena eta deslokalizazioa saihestuz, eta, aldi berean, materialen eta instalazioen industria jarduerari eraginez.
Horretarako, Surbisaren Administrazio Kontseiluak laguntza horiek arautzeko oinarriak onartu ditu, eta aurtengo urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira. Besteak beste, eskatzaileek beren etxebizitzak barrutik birgaitzeko obrak finantzatu ahalko dituzte, babestuko den aurrekontua gehienez 6.000 eurokoa eta gutxienez 1.000 eurokoa izango delarik, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntza baten bidez inbertsioaren % 20 emango da, gehienez ere, etxebizitzako, 1.200 euro emango direlarik.
Udalak adierazitakoaren arabera, auzo kalteberenetan bizi diren familiek egiten dituzten obrei emango zaie lehentasuna. Dirulaguntza horien onuradunak Bilboko 30 auzotan kokatutako etxebizitzen titularrak izan daitezke, eta programa honetako 2020rako aurrekontua 500.000 eurokoa da.
Laguntzen eskabidea www.bilbao.eus webgunean izapidetu daiteke, webgune bat gaitu baitute eskaerak aurkezteko epea hastearekin batera, edo Surbisako bulegoetan, hitzordua aurrez aurre edo posta elektronikoz eskatuta.
Ekimena pandemiaren aurrean gizarte kohesioa, suspertze ekonomikoa eta hiriko enplegua eta kultura sustatzeko premiazko neurrien Bilbao Aurrera udal-planaren barruan kokatzen da. Planak 15 milioi euroko aurrekontua du, eta aurten bertan jarriko dira indarrean ezohiko 50 neurri baino gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramiro Gonzalez: "Lehen urratsa, zalantzarik gabe, zorra berregituratzea da, eta hor funtzesko zeregina du SEPIk"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Tubos Reunidosen jarraipenak hartzekodunen inplikazio aktiboa eskatzen du, batez ere Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearena (SEPI). "Enpresak ia bost milioi euro erretzen ditu hilero", nabarmendu du.
Tubos Reunidosen bideragarritasuna bermatzeko "zorraren berregituratzea beharrezkoa da", Bengoetxearen aburuz
Euskadi Irratiko "Faktoria"" irratsaioan eskainitako elkarrizketan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak adierazi duenez, zorraren berregituratze horretan Jaurlaritza "bidelagun" izango da.
Vital Fundazioak 10 milioirekin bat egin du Ayesa Digital erosteko euskal partzuergoarekin
Operazioak garai bateko Ibermaticaren erabakigunea Euskadira itzultzea indartzen du, eta Araban enplegu kualifikatua sortzea aurreikusten du.
Pradalesek aliantza politiko berri bat aldarrikatu du, Europak "benetako autonomia" izan dezan "berrindustrializazioan"
'Bilboko Adierazpena' sinatuta amaitu da 'Leaders Meeting – Fit For The Future' goi-bileraren bigarren edizioa, Bilbon. Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko" duen ahalmena indartzea eskatzen du agiriak.
Volkswagenen lege urraketen aurrean "isilik" egotea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Sindikatuaren arabera, Lan Ikuskaritzak "iruzurrean" egindako 146 aldi baterako kontratu atzeman zituen Volkswagen Nafarroan eta 93 kontratu mugagabe egitera behartu zuen enpresa. Oraindik, ez duela agindua bete salatu du ELAk.
Amurrioko Tubos Reunidoseko batzordeak greba mugagabea baztertu eta mobilizazioen egutegi bat adostu du
Langileek bilera egin dute astearte honetan, erabakitzeko enpresak iragarritako 301 kaleratzeei nola egin aurre.
Sindikatuek salatu dute iaz Hego Euskal Herrian 84 lan heriotza jazo zirela
Osalanek, berriz, heriotza 42 zenbatu ditu azarora arte. Sindikatuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren zenbaketak ez ditu garraiolarien heriotzak, heriotza ez-traumatikoak edo 'in itinere' gertatzen direnak kontuan hartzen.
Ertzaingaien % 59k gainditu dute psikoteknikoa baremazioa aldatu ondoren
Zupiria sailburuak adierazi du kopuruak aurreko deialdietan baino txikiagoa izaten jarraitzen duela. Halaber, barkamena eskatu du joan den larunbateko proben hasieran izandako atzerapenagatik, eta prozesuak "segurtasun berme guztiak" bete zituela ziurtatu du.
Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko
Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.
Osakidetzako LEPen filtrazioengatik ahozko epaiketa egitea agindu du Gasteizko epaile batek
2018ko maiatzaren 20an egin zen Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileen espezialitateko azterketarekin lotutako bi pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.