Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko industria-ekoizpenak urte arteko % 11,2ko beherakada izan du ekainean

Urtea hasi zenetik bilakaera okerragoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan ere: % 18 jaitsi da, eta Estatuan % 14,8 jaitsi da, batez beste.
Industria-sektoreko langile bat
Urteko tasaren beherakada handiagoa izan da Estatukoa baino. Argazkia: Irekia.

Ekainean, Euskadiko Industria Ekoizpenaren Indizeak % 11,2ko beherakada izan du urteko tasan; aurten, berriz, % 18koa da jada, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jakitera eman dituen datuen arabera.

Euskadiko industria-ekoizpenaren urteko tasaren beherakada handiagoa izan da Estatukoa (% 9,6) baino.

Urtea hasi zenetik bilakaera okerragoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan ere: % 18 jaitsi da, eta Estatuan % 14,8 jaitsi da, batez beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X