MURRIZKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 orduko lanuzte eguna dute gaur, Tubacexek Araban dituen hiru lantegietan

Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritzak ez du haiekin negoziatzeko inolako borondaterik. Enpresak 150 kaleratze iragarri zituenetik, bost aldiz batzartu omen dira.
Tubacex enpresaren Laudioko lantegia
Tubacex enpresaren Laudioko lantegia. Argazkia: Google Maps

Tubacex enpresak Arabako Aiara eskualdean dituen hiru lantegietan 24 orduko lanuztea egiten ari dira gauerdiaz geroztik, zuzendaritzak iragarri dituen 150 kaleratzeen aurka.

Langile batzordeak deituta, 24 orduko greba egiten ari dira Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako lantegietako beharginak.

Irailaren 17an, langileek 24 orduko beste lanuzte bat egin zuten. Sindikatuen esanetan, grebaren jarraipena ia erabatekoa izan zen hiru lantegietan.

Tubacexek uztailaren amaieran 8,3 milioi euroko galerak iragarri zituen aurtengo lehen seihilekoan, koronabirusaren krisiaren ondorioz. Hori dela eta, 500 lanpostu murrizteko asmoa agertu zuen, lan-kostuak % 20 murrizteko, 25 milioi euro inguru.

Kopuru horretatik 10 milioi euro Laudioko eta Amurrioko lantegiei dagozkie, hau da, 150 lanpostu galduko lirateke. Hala ere, aurrezteko helburua lortzeko beste bide batzuk bilatzeko prest agertu zen Zuzendaritza.

Sindikatuek salatu dutenez, ostera, enpresak kaleratzeak iragarri zituenetik bost aldiz bildu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Pentsiodunen protesta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X