Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubacexeko langileek greba mugagabera joko dute astelehenetik aurrera

Horixe erabaki dute TTIko (Laudio) eta Aceralavako (Amurrio) langile batzordeetan dauden sindikatuek. Ostegunean eta ostiralean ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte.
Tubacexeko langileen protesta. Argazkia: EiTB
Tubacexeko langileen protesta. Argazkia: EiTB

Tubacexeko sindikatu guztiek greba mugagabea deitu dute TTIko eta Aceleravako lantegietan, datorren astelehenetik, otsailaren 15etik, aurrera, Europa Pressek sindikatuetako iturriak aipatuta jakinarazi duenez. Konpainiak iragarri dituen 150 kaleratzeen eta Aldi Baterako Erregulazio Txostenaren kontrako protesta izango da.

ELA, LAB, Stat eta independenteek greba mugagabearen aurreabisua sartu zuten atzo. CCOOk, berriz, langileei hainbat protesta molderen artean bat hautatzeko aukera ematea proposatu du. Azkenean, greba mugagabearen alde egin dute, eta CCOOk ere bat egin du, eta parte-hartzea aktiboa izango du.

Aurreko astelehenean Tubacexek iragarri zuen TTIko 115 langileri eta Aceralavako 35 eragingo dien Lan Erregulazio txostena aurkeztuko duela. Gainera, enpresak Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena ere ezarriko du, eta kasu horretan langile guztiei eragingo die, martxoaren 29tik irailaren 30era, eta gehienez lanaldiaren % 60ean.

Lan Erregulazio Txostenaren berri eman eta berehala, zentro arteko langile batzordeak ostegunean eta ostiralean egun osoko lanuzteak egitea erabaki zuen. Gainera, manifestazioa egingo dute ostegunean, arratsaldeko zazpietan, Laudion; eta ostiralean ibilgailu karabana egingo dute, 10:00etan hasita, eta kaltetutako lantegietatik abiatuta.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X