Tubacexen erregulazioak 150 langileri eragingo die, eta aldi baterakoak guztiei
Tubacex hodi ekoizleak iragarri du aurreko astean jakinarazitako Lan Erregulazio Txostenak 150 langileri eragingo diela, baina Aldi baterako Lan Erregulazio Txostenak Laudioko eta Amurrioko langile guztiengan izango duela eragina, geheienez lanorduen % 60ean, eta martxoaren 29tik irailaren 30era.
Konpainiako zuzendaritzak bilera izan du gaur langileen ordezkariekin bi txostenen xehetasunak emateko, eta horrekin batera, 30 eguneko negoziazio prozesua jarri da abian.
Enpresaren zuzendaritzaren arabera, Lan Erregulazio Txostenak 150 langileri eragingo die (Laudioko 115i eta Amurrioko 35i), eta "irteeren ondorioak arintzen laguntzeko" egitasmo bat jasotzen du proposamenak.
Enpresaren arabera, txostena enpresaren "egiturazko arazoak" konpontzeko dago pentsatuta, "krisi larria" baitago "bezero nagusien sektorean: petrolioan eta gasean", sektore horretako jarduerak 2015etik % 50 atzera egin ondoren. Horren harira, ez omen da susperraldirik espero, "trantsizio energetikoaren bizkortzea eta beste energia iturri batzuen aldeko apustu argia ikusita".
Bestalde, Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenaren kasuan, 800dik gora langilek pairatuko dute (150 Amurrion eta 650 Laudion), eta "Tubacexen bezeroetan covid-19ak utzitako ondorioak arintzea" du helburu.
Tubacexek iazko uztailean iragarri zuen lehenengo aldiz merkatuaren beherakadak mundu mailan neurriak hartzera behartzen zuela, kostuak % 20 murrizteko, lehiakortasuna eta konpainiaren iraunkortasuna bermatzeko. Aipatu neurriak dagoeneko ezarri dituzte taldearen 20 lantegietan, Arabakoetan izan ezik.
Jesus Esmoris Tubacexen kontseilari ordezkariak gutuna bidali zien aurreko abenduan euskal erakundeei, Arabako lantegietan 2020an 18 milioi euro galdu behar zituela esateko.
Gaurko batzarraren ostean, langile batzordeak berretsi egin du zuzendaritzak aurkeztutako neurrien aurka dagoela "erabat", eta bere asmoa "kaleratzeak gelditzea" dela.
Izan ere, langileek uste dute Tubacexen krisia ez dela egiturazkoa, une honetakoa baizik. Horregatik, "aldi baterako neurriak soilik" eskatu ditu, pandemiaren egoerari aurre egiteko.
Azkenik, mobilizazio egutegia abian jarri dutela eta ostegunean eta ostiralean grebara joko dutela jakinarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.