Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau orduko lanuztea deitu dute ekainaren 2rako, Aiaraldeko enplegua defendatzeko

Sindikatuek eta eragile sozialek enpresen itxierak eta langileen kaleratzean salatuko dituzte, lau orduko protestan.
"Sos Aiaraldea"ren agerraldia
"Sos Aiaraldea"ren agerraldia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Aiaraldeko sindikatuek eta eragile sozialek lau orduko lanuztea deitu dute ekainaren 2rako, bailarako enplegua defendatzeko eta hainbat enpresetan egin diren kaleratzeak salatzeko.

Igande honetan jakinarazi dituzte protestaren nondik norakoak, Amurrion egindako agerraldian. Bertan, azpimarratu dute eskualdearen egoera "kezkagarria" dela.

Antolatzaileek lan baldintza prekarioak, langabezia eta erakundeek eskualdearekin duten "konpromiso eza" salatu dute agerraldian.

Lanuztea 10:00etatik 14:00etara deitu da, ekainaren 2an, tabernak, jatetxeak eta dendak ez diren sektore guztientzat. Hala ere, Amurrion eta Laudion egingo diren manifestazioetan negozioak ixtea eskatu zaie ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreei.

Zure interesekoa izan daiteke

Pentsiodunen protesta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X