Argindarraren faktura berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindar tarifaren haraneko tartea 22:00etara aurreratzearen alde egin du Belarrak

Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen ministroak iragarri du tarte hori aurreratzeko eskatuko diola Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari, Facua kontsumitzaileen elkartearen eskaerari jarraikiz.
Hainbat argindar kontagailu.
Hainbat argindar kontagailu. Argazkia: Pixabay

Ione Belarra Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen ministroak argindar tarifaren haraneko tartea 22:00etara aurreratzearen alde egin du gaur. Haraneko orduak fakturan dauden ordurik merkeenak dira, eta gaur-gaurkoz hauek dira: 00:00etatik 08:00etara lanegunetan, eta larunbat, igande eta Espainiako jaiegun nazionaletako 24 orduak. Horren aurrean, ministroak esan du Espainiako Gobernuak "argindar faktura ordaintzeko zailtasunak dituzten familiekin enpatikoa" izan behar duela, eta, beraz, aldatzea eskatu diola Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari.

Facua kontsumitzaileen elkarteak eskatu zuen aldaketa, erabiltzaileek 24:00ak arte itxaroteak "zentzurik ez" zuela argudiatuta.

Belarrak Twitterren duen kontuan nabarmendu duenez, "iruditzen zaigu, Facuak eskatu zuen bezala, ideia ona dela haraneko tartea 22:00etara aurreratzea astelehenetik ostiralera, eta hala galdegingo diogu Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari".

Podemosen buruzagitzarako hautagai ere badenak erantsi duenez, "Gobernuak herritarrek diotena entzun behar du" eta "enpatikoa izan behar du argindar faktura ordaintzeko zailtasunak dituzten familiekin".

Segidan, Alberto Garzon Kontsumo ministro eta IUko idazkari nagusiak ere antzeko mezua zabaldu du sare sozial berean: "Kezkatuta gaude oinarrizko horniduren prezioekin eta horiek langile familientzat izan ditzaketen ondorioekin. Argindarraren faktura merkatzeko neurriak bultzatzen jarraituko dugu, eta horien artean haraneko tartea aurreratzea beharrezkoa da".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X