Bilbao Exhibition Centre
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Makina Erremintaren azoka 2022ko ekainaren 13tik 17ra egingo dute BECen

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen 2020ko edizioa. "More BIEMH than ever" goiburupean itzuliko da nazioarteko azoka.
Makina erremintaren azoka BECen.
Makina erremintaren azoka BECen. Artxiboko argazkia: Bilbao Exhibition Centre

Makina Erremintaren biurteko azoka 2022eko ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo dute Barakaldoko BEC erakustazokan. 2020ko edizioa bertan behera utzi behar zuten covid-19aren pandemiaren ondorioz. Hasiera batean, azoka maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean antolatuko zutela iragarri zuten.

Azokaren Batzorde Tekniko Aholkulariak bilera egin du, hurrengo edizioaren helburuak, irudia eta goiburua zehazteko. Hala, aurreratu dute 2022eko lema "More BIENMH than ever" izango dela.

Horrez gain, sektorearen egoera aztertu dute. Aro konplexu bat igaro ostean, aurreikuspenak positiboak direla azpimarratu dute. Hala, urteko lehen lauhilekoko datuak 2019an lortutakoen antzekoak direla nabarmendu dute.

Ildo horretan, makina erremintaren ekoizleen elkarteak aurreikusi du urtea amaitu orduko eskaeren hazkundea % 25 ingurukoa izango dela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X