Multinazionalei zuzendutako zerga-sistema adosteko urratsa eman du G20k
G20ko Finantza ministroak eta banku zentralak bi eguneko goi-bilera egiten ari dira Venezian, multinazionalei ezarri beharreko zerga-sistema berriaren harira akordio bat lortzeko asmoz.
Joan den uztailaren 1ean, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak adostu zuen zerga-sistemak bi oinarri ditu: alde batetik, irabaziei lotutako tasa bat ezarri nahi dute, jarduten duten herrialde guztietan zergak ordaindu ditzaten, egoitza fisikorik izan ez arren; eta bestetik, sozietateen gaineko gutxiengo zerga % 15ekoa izatea erabaki zuten, 750 milioi eurotik gorako fakturazioa duten enpresen kasuan.
"Frantziako Gobernuak lan handia egin du lau urteotan akordio hau egiteko eta orain itun hori G20ren baitan adosteko aukera dugu", Bruno Le Maire Finantza ministro frantziarrak.
Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako ministro espainiarrak adierazi du akordioa larunbat honetan itxiko dutela espero duela.
Zein izango da multinazionaleko ordainduko beharko duten zerga minimoa? Hor dago eztabaidaren gakoa orain. Ameriketako Estatu Batuak, Argentina edota Frantziak indarra egiten ari dira % 15etik gora kokatzeko zenbateko hori.
"G7ren bileran, sozietateen gaineko zerga minimoa % 15ekoa izatea onartu genuen, baina % 15etik gora egon beharko litzatekeela uste dugu eta hori da hemen defendatuko dugun aukera", azpimarratu du Le Mairek.
Munduko agintariek itun politiko bat egin nahi dute konpainia handiek zergak ez ordaintzeko aukerarik izan ez dezaten eta beren irabaziak paradisu fiskaletara eraman ez ditzaten.
Edonola ere, litekeena da portzentaje horri buruzko eztabaida hilabeteetan luzatzea eta erabaki definitiboa urrian Erroman egingo duten goi-bileran hartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako Aldundia tasa turistikoa uda honetan indarrean jartzekotan dago
Foru Gobernuaren Kontseiluak aurreikusten du martxoaren 17an onartu dezakeela zerga arautuko duen lege-proiektua. Ondoren, Batzar Nagusietara eramango dute eztabaidatzeko eta, onartzen bada, udalerriak aplikatzen hasi ahal izango dira.
Absentismoa murrizteko negoziazio kolektiboan pizgarriak adostearen alde egin du Cebekek
Bizkaiko patronalak negoziazio kolektiboari "inposiziorik gabe" eta elkarrizketaren aldeko apustuarekin ekiteko deia egin du, eta hitzarmenetan absentismoaren eragina murriztea ahalbidetuko duten akordioak eta pizgarriak (ez dute zertan ekonomikoak izan) sartzea defendatu du.
2026rako pentsioen igoera onartu du Ministroen Kontseiluak, dekretu batean
Kotizaziopeko pentsioak % 2,7 igoko dira, gutxienekoak % 7 baino gehiago, eta familia-kargak dituzten alargunentzako pentsioak, kotizazio gabekoak eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera % 11,4 igoko dira. Igoera horiek lege-dekretu batean jaso dira, banandurik, eta azkenean "gizarte-ezkutua" deitutakotik bereizi da, eta Kongresuan onartuta, pentsiodunen erosahalmena bermatu nahi da.
Erregai sintetikoak ekoizteko Petronorren instalazioa 2027an egongo da martxan, 170 milioiko inbertsioarekin
Instalazioan erregai sintetikoak sortuko dira, hala nola diesela, SAFa eta nafta, gasolinaren osagai nagusia. Urtean 2.000 tona ekoizteko moduko planta izango da. Erregai horiek kamioiak, itsasontziak eta hegazkinak hornitzeko erabili ahal izango dira.
Iñaki Lopez Gandasegui hil da, Aernovaren sortzailea
Bermeotarra jaiotzez, ingeniari industriala zen, eta aeroegituren enpresa ezaguna sortu zuen. 2025era arte enpresa horren presidentea izan zen.
Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian: 108.140 langabe EAEn eta 29.614 Foru Erkidegoan
706 lagun gehiago daude langabezian Euskadin, eta 131 gehiago Nafarroan, abenduarekin alderatuta, nahiz eta bi erkidegoek urtearteko beherakadari eutsi dioten.
Hernani, Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Izendapen horiekin, Euskadin dagoeneko 14 udalerri daude tentsionatuen zerrendan, eta litekeena da laster Arrasate, Zestoa, Pasaia eta Basauri ere gehitzea.
Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Urrearen eta zilarraren prezioak behera, pasa den astean markak hautsi ostean
Pasa den urtarrilaren 29an ezarri zuen urreak bere azken marka (5595,47 dolar), eta zilarrak ere bai (121,65 dolar).
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango batzordeek bilera egingo dute gaur, EEEaren inguruan zer jarrera hartu erabakitzeko
Enplegu-erregulazio espedienteak bi lantokiri eragiten dien arren, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Horregatik, jarrera komun bat ezarri nahi dute bi batzordeek.