EAEko esportazioak % 24 hazi dira lehen seihilekoan
EAEko esportazioek % 23,9 egin dute gora aurtengo lehen seihilekoan, 2020ko epe berarekin alderatuta, eta 12.466 milioi eurora iritsi dira; kopuru hori 2019ko ekainean erregistratutakotik gertu dago, pandemiaren aurretik.
Inportazioek, aldiz, 9.701 milioiko balioa izan dute urtarriletik ekainera, 2020an baino 1.867 milioi gehiago (+% 23,8). Horrek 2.765 milioiko saldo positiboa eta % 128,5eko estaldura-tasa eman du, hau da: Euskadik inportatzen duena baino gehiago esportatu du, eta tasa horrek EB27ko herrialde gehienak gainditzen ditu.
Produktu motaren arabera, esportazio ez-energetikoak izan ziren nagusi, eta 2.420 milioi euro gehiagoko hazkundea lortu dute urte batetik bestera. Aldiz, produktu energetikoetan 14,6 milioi gutxiago esportatu dituzte.
Bien bitartean, inportazioetan, produktu energetikoak % 17,7 hazi ziren eta ez-energetikoak, berriz, % 25,4.
Alemania izan da euskal esportazioen helmuga nagusia, esportatutako guztien % 16,8rekin; ondoren Frantzia (% 16), Erresuma Batua (% 6,7), Ameriketako Estatu Batuak (% 6) eta Belgika (% 5,4) izan dira. Bost herrialde horiek EAEk kanpora egindako salmenten erdia bildu zuten.
Gehien hazi zen jarduera siderurgia izan da (+% 31,7), aurreko urtean esportatutakoa 318 milioi eurotan gainditu eta 1.325 milioi eurora iritsi baita.
Bolumenari dagokionez, motordun ibilgailuen fabrikazioa izan da gehien esportatu dena (2.798 milioi eta totalaren % 22,4); % 28 hazi da azken seihilekoan.
Petrolio-olio finduen (-% 9,5) eta soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsen esportazioak baino ez dira murriztu (-% 29,5).
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.