Euskadiko ekonomiaren hazkunde esanguratsua aurreikusi du Azpiazuk 2022rako
Euskadiko Barne Produktu Gordinaren aurtengo hazkundearen aurreikuspena % 6,7koa izango dela uste du Eusko Jaurlaritzak, baina 2022koa % 6,4koa izango dela uste du, orain arte aurreikusitakoa baino zazpi hamarren gehiago, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez.
Enpleguari dagokionez, aurtengo langabezia-tasa % 10,3koa izango dela iragarri du, baina datorren urterako langabeziak hobera egingo duela esan du, tasa % 9,5ekoa izatea espero baitu.
Hori dela eta, Azpiazuk azpimarratu du Euskadiko ekonomia uste baino azkarrago ari dela hazten, neurri handi batean industriaren eta zerbitzuen hobekuntzari esker, % 9,7 eta % 5,7 inguruko hazkundea izan baitute, hurrenez hurren. "Suspertu egingo gara, eta 2020an galdutakoa irabaziko dugu; pandemiaren aurreko mailara itzuliko gara", iragarri du.
Inbertsioen garrantzia
Espainiako Gobernua aurtengo Europako funtsak banatzeko moduagatik kritikatu ostean, 2022an eta 2023an egingo diren banaketak negoziatu ahal izatea espero du, "bi aldeen irizpideei jarraiki".
Halaber, Azpiazuk azaldu duenez, oraindik banatu ez dituzten funtsak daude, deialdietan oinarrituta banatzekoak. Horren harira, iragarri du Jaurlaritzak bere hautagaitza guztiak aurkeztuko dituela, "ahalik eta baliabide gehien lortzeko".
Ildo horretan, datozen hiru urteetarako inbertsioen garrantzia azpimarratu du Ekonomia sailburuak. "Funtsezko aldagaia da, estrategikoa. Ahalik eta gehien inbertitu nahi dugu; gure konpromisoa da", azaldu du.
Aurrekontuak
Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzaren hurrengo aurrekontuak "inoizko handienak" izango direla. Horren ildotik, Azpiazuk ez du zehaztu zenbatekoa izango den, kopuru hori zehazteko kalkuluak egiten ari baitira, baina igoera garrantzitsua izango dela aurreratu du.
Horiek onartzeko beharrezko babesei dagokienez, aurten ez dutela akordiorik lortu behar azpimarratu du, gehiengo osoa baitute. Hala ere, Gobernuaren asmoa talde ezberdinen helburuez hitz egitea eta horiek ezagutzea dela esan du, "Vox ez beste guztiekin", hurbilketaren bat lortzen duten ikusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.