Ekoizpena geldituko du Sidenorrek 20 egunetan argindarraren prezioaren "kontrol gabeko" igoeragatik
Sidenor altzairugintza enpresak Basauriko lantegiko ekoizpena geldituko du aldizka hemendik eta Gabonak arte, fabrikazio prozesuan behar duen elektrizitatearen prezioa "neurrigabea" delako; izan ere, urtebetean % 300 baino gehiago igo da argindarraren prezioa, megawatt-orduaren prezioa 60 eurotik 260ra igaro baita.
Hala eman du jakitera gaur enpresak ohar baten bidez. "Argindarraren kostua 200 euro garestitu da tonako, hau da, fabrikazio-kostua % 25 handitu da", eta horrek "galerak" eragiten dituela eta "egungo ekoizpen-erritmoari eustea ezinezko" egiten diola argitu du enpresak. Industria-erabilera anitzetarako altzairu berezi luzeak fabrikatzen lider da Sidenor Espainiako Estatuan.
Argindarraren garestitzeari erantzunez, Sidenorreko zuzendaritzak erabaki du Basauriko lantegi nagusiaren ekoizpena 20 egunez gelditzea, hots, gaurtik abenduaren 31ra bitartean programatutako lanegunen % 30.
Horren arabera, argindarraren koste neurrigabeari eta bere prezioaren "kontrolik ezari" aurre egiten saiatzeko lehendabiziko neurria da. Hala ere, iragarri duenez, neurri horrek bakarrik "ez du sakoneko arazoa konponduko". Hori dela eta, beharrezkotzat jo du "beste neurri batzuk" hartzea elektrizitatearen prezioaren kontrol faltari erantzuteko.
Sidenorren esanetan, geldialdi horrek zuzenean eta berehala Basauriko lantegi nagusiari eragiten badio ere, "modu progresiboan" ondorioak izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Kataluniako fabriketan ere.
Geldialdia justifikatzen duen txostena eskatu dio langile-batzordeak zuzendaritzari
Bestalde, ELA sindikatuak jakinarazi du astelehen honetan bilera izan duela langile-batzordeak zuzendaritzarekin eta hainbat informazio emateko eskatu diotela, besteak beste: geldialdia justifikatuko lukeen txostena, produkzio eskariak, argindarraren prezioak konpainiarengan izan duen eragina eta Sindenorrek enpresa elektrikoekin duen kontratuaren xehetasunak.
Alabaina, "ez dugu erantzunik izan; arrazoia argindarraren prezioaren gorakada dela esan digute modu orokor batean", kritikatu du sindikatuak ohar batean.
ELAren esanetan, "ezinbestekoa da neurri horren arrazoiak ezagutzea". Halaber, langileen baldintzak arautzerakoan Estatuko sindikatuek enpresari "malgutasun handia" eman diotela deitoratu du.
Horrez gain, gogora ekarri du Gasteizko eta Basauriko lantegietan lan-hitzarmena berritzeko negoziazioetan ari direla eta ohartarazi du horrelako neurriak beharginen baldintzak murrizteko erabili izan direla.
LAB sindikatua harrituta agertu da zuzendaritzaren igarpenarekin eta iradoki du hau guztia enpresaren estrategia bat izan daitekeela "langileak erabiliz" konpainia elektrikoei edo Espainiako Gobernuari presio egiteko.
"Argiaren prezioaren fakturaren igoera etxean ordaintzen dugu beharginok eta badirudi orain enpresetako igoera ere guk ordaindu beharko dugula", ohartarazi dute LABeko iturriek.
Eusko Jaurlaritza kaltetutako sektoreekin bilduko da
Bestalde, Eusko Jaurlaritza argindarraren prezioak susperraldi ekonomikoan izan dezakeen eraginaz kezkatuta agertu da.
Horrela, bada, Energiaren Euskal Erakundearekin batera, prezioaren etengabeko gorakadari aurre egiteko neurri zehatzak bilduko dituen dokumentua prestatzen ari direla jakinarazi du.
Txostena Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari igorriko diote, eta datorren ostiralean industria sektoreko ordezkariekin bilduko da Jaurlaritza, neurri berriak azaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.