Bost greba egun abiatu dituzte Bizkaiko metalgintzan
Bizkaiko Metalgintzaren sindikatuek bost eguneko grebari ekin diote gaur, astelehenarekin, "lan hitzarmen duin baten alde", joan den ostiralean FVEM Metalgintza Enpresen Bizkaiko Federazioak egindako azken proposamena sindikatuek errefusatu ostean.
Metalgintzaren sindikatu guztiek (ELA alde batetik, eta LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT elkarrekin, bestetik) greba deialdiari eustea erabaki zuten, patronalak egindako azken proposamena "nahikoa" ez zelakoan.
Gaurko deialdiak erantzun "oso zabala" izan duela esan du CCOO sindikatuak, eta "pozik" dagoela erantsi. Zehaztu duenez, % 85 ingurukoa da jarraipena. Ertzaintzak grebalariren bat identifikatu badu ere, gainerakoan "lasai" doala argitu du sindikatu horrek.
ELAk ere antzeko balorazioa egin du, eta lehen greba egun hau "berriro jarraipen zabala" izaten ari dela nabarmendu du.
Azken lanuzteetan bezala, banatuta egin dute deialdia sindikatuek. Gehiengo sindikalak (LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT) Portugaleten egin du manifestazioa eta ELAk, aldiz, Bilbon.
Goizean piketeak izan dira Trapagaranen, Productos Tubulares enpresaren parean (argazkian ikus daiteke). Ondoren, Amazonek duen zentro logistikora joan dira, bertako langileek abiatuta grebari babesa emateko.
Patronalak murriztu egin du parte-hartzea
Bestalde, FVEM patronalak % 19ra jaitsi du grebaren jarraipena, eta "batez ere" Ezkerraldean nabaritu dela erantsi du.
FVEMek nabarmendu du ez dituztela "onartuko" lan egin nahi duten pertsonen eta enpresen aurkako "ekintza bortitzak", eta gogorarazi du "hauinbat piketek" kalte materialak egin dituztela.
Hori dela eta, manifestazioak "indarkeriarik gabe" eta "pertsonen eskubideak errespetatuta" egiteko deia gin du.
Akordiorik gabe, ostiraleko bileran
Azaroaren 25eko bileran FVEMek soldata igoerak eskaini zituen (% 6,5, 2022rako; % 3,5, 2023rako; % 2,5, 2024rako; eta % 1,5, 2025erako), 2022-2025erako, % 14ko osoko igoera izango litzatekeena.
Dena dela, proposamena errefusatu zuten sindikatuek, eta gaurtik ostiralera bitarte, 24 orduko lanuzteak egiteko deialdiari eutsi zioten. Orain arte 11 greba egun egin dituzte Metalgintzan.
Lan hitzarmena negoziatzeko azken batzarrean "iruzurra antzeztea" leporatu diote CCOO, LAB eta UGT sindikatuek FVEMi, baita "grebara joatea" behartzea ere.
Bestalde, ELAren esanetan, patronalaren proposamena "oso eskasa" zen, eta lan hitzarmen baten alde "borrokatzeko inoiz baino arrazoi gehiago daude, ez bakarrik KPIaren araberako igoera zuzenak izateko, baita lanaldia murrizteko eta eskubideak handitzeko ere".
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala ELAen eta LABen ustez
Sindikatuen ustez Greba Orokorra "klase elkartasun erakustaldia " izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela azpimarratu dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.