IZENDAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anton Arriola, Kutxabankeko presidente berria

Orain arte BBK Fundazioaren patronatuko kide izan denak Gregorio Villalabeitiaren tokia hartuko du.
Anton Arriola
Anton Arriola. Argazkia: Kutxabank

Aurreikuspenak bete dira, eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak aho batez izendatu du Anton Arriola bankuko presidente, Gregorio Villalabeitiaren ordez.

2014. urtearen amaieratik egon da azken hori buruzagi karguan, sei urtez presidente izan zen Mario Fernandezen lekukoa hartu zuenetik hain zuzen ere.

Kontseilariei beraien konfiantza eskertu ondotik, Kutxabankek etorkizun oparoa izan dezan talde osoaren "gaitasunean" eta "konpromisoan" konfiantza duela azpimarratu du. Halaber, Kutxabankek Euskadin errotuta jarraitzeko bankuak duen konpromisoa utxabankek Euskadin errotuta jarraitzeko eta bere berezitasuna gordetzeko

bankuak duen konpromisoa nabarmendu du.

Anton Arriola (Durango, 1967) lizentziaduna da Zientzia Ekonomikoetan Deustuko Unibertsitatean, eta ibilbide luzea du finantzen sektorean. Goi-karguduna izan da Goldman Sachs inbertsio bankuan, eta besteak beste Milanen, New Yorken eta Londresen egin du lan.

2019an, BBK Fundazioaren patronatuko kide izendatu zuten.

Idazlea ere bada; izan ere, sei liburu idatzi ditu, tartean, Jose Maria Ryan ETAk hildako Lemoizko ingeniariari buruzkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X