Gutxieneko soldata
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxieneko soldata 1.082 euroraino igotzea proposatu dute adituek

Aditu batzordeak Lan Ministerioan astelehen honetan aurkeztutako txostenak lau igoera aurreikusi ditu 2023rako, % 4,6tik hasita.
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde Yolanda Diaz
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde Yolanda Diaz. Foto: EFE

Adituen batzordeak, gutxieneko soldataren afera eztabaidagai, % 4,6 eta % 8,2 bitarteko igoera proposatu du 2023rako. Horrek esan nahi du 1.082 euroraino igoko luketela soldata gordina, urtean 14 ordainsari izanda. Alegia, hilabetean 82 euro gehituko lizkioketela gaur egungo gutxieneko soldatari.

Aditu batzordeak Lan Ministerioan astelehen honetan aurkeztutako txostenak lau igoera aurreikusi ditu 2023rako, % 4,6tik hasita. Lehen igoera horrekin 1.046raino igoko lukete gutxieneko soldata.

Ostean, erdibideko bi agertoki proposatu dituzte, % 5,4ko igoera aurreikusten du batek (1.054 euroraino), eta % 6,6koa, besteak (1.066 euroraino). 

Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde Yolanda Diazek igoera horren "arrakasta" defendatu du, "erreminta eraginkorra" dela argudiatuz. Izan ere, haren hitzetan, ez du inolaz ere "enplegua suntsitzen".

"Gutxieneko soldatak ez du enpleguan eragin negatiborik", esan du Diazek. Dena den, ez du igoeraren zenbatekoa zehaztu, gizarte eragileekin biltzeko zain baitago.

Hain zuzen ere, asteazkenean bilduko da patronalarekin eta sindikatuekin horien ekarpenak entzuteko eta gutxieneko soldatari buruzko azken erabakia hartzeko. Horretarako, besteak beste, inflazioa, produktibitatea eta egoera ekonomikoa hartuko dituzte kontuan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X