repsolen emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Repsolen mozkinak % 20 murriztu dira lehen hiruhilekoan, erregai gordinaren beherakadaren ondorioz

Enpresak 1.112 milioi euro irabazi ditu urtarrila eta martxoa bitartean, aurreko ekitaldian baino % 20,1 gutxiago.
Repsol gasolindegia Bilbon. Argazkia: EFE.
Repsol gasolindegia Bilbon. Argazkia: EFE.

Repsolek 1.112 milioi euroko mozkin garbiak izan ditu 2023ko lehen hiruhilekoan, hau da, % 20,1 egin dute behera aurreko ekitaldiko garai berarekin alderatuta. Enpresak erregai gordinek hiruhilekoan izan duten jaitsierari egotzi dio beherakada; izan ere, batez beste % 20koa izan da urte arteko konparazioan.

Merkatura bidalitako aurkezpenaren arabera, ustiapenaren emaitza gordinak % 20,3 egin du behera, 2.696 milioi euroraino. Ustiapeneko emaitza gordin doituak, berriz, % 24,6 egin du gora, 3.061 milioi eurokoa izan baita. 

Aitzitik, negozioen funtzionamendua neurtzen duen emaitza doitua % 78,4 hazi da, 1.891 milioi eurora iritsita, hots, aurreko urtean baño 1.060 milioi gehiago. 

Oro har, Repsolen negozio-eremuek emaitza onak izan dituzte hidrokarburoen prezioak behera egin arren, AEBk eta Europak inflazio globalaren aurrean zuten ziurgabetasun ekonomikoaren eraginez. Brent erregai gordinaren batez besteko kotizazioa upeleko 81 dolarrera jaitsi da; eta Henry Huben gas naturala 3,4 dolar ordaindu da MBtu bakoitzeko (horrela neurtzen da han).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X