LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk mobilizazioak deitu ditu datorren astetik aurrera Bizkaiko eraikuntza sektorean, soldatak hobetzeko

Ostiralean abiatuko dira protestak, ez baita soldata igoerarik aurreikusten 2023 eta 2024. urteetarako, "Bizkaiko eraikuntza enpresek urteetan irabaziak pilatu arren".
Eraikuntza sektoreko langile bat. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntza sektoreko langile bat. Artxiboko argazkia: EFE

ELA sindikatuak mobilizazioak deitu ditu datorren ostiraletik aurrera Bizkaiko eraikuntza sektorean, soldatak hobetzeko. Horrela, 2021ean hitzarmena sinatu ondoren langileek bizi duten egoera salatu du sindikatuak, ez baita soldata igoerarik aurreikusten 2023 eta 2024. urteetarako.

Lehen protesta egun horretan, ELAko ordezkariek elkarretaratzea egingo dute ASCOBI patronalak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Patronalak lau urteko indarraldia izango duen hitzarmena sinatu zuen 2021ean CCOOrekin eta UGTrekin, "2023 eta 2024. urteetarako soldata igoera adostu gabe".

Sindikatuak bere garaian ohartarazi zuenez, "ulertezina zen hitzarmen bat adostea bi urte hauetako soldata igoerak aurreikusi gabe", eta orain patronalak "uko egiten dio KPIren igoeraren araberako igoera adosteari". Gauzak horrela, ELAk azpimarratu du eraikuntza sektoreko beharginak "pobretzen" ari direla, ez baitute inolako soldata igoerarik jaso.

ELAren arabera, "arduragabekeri galanta da milaka pertsonari eragiten dien probintzia-hitzarmen batean sindikatu horiek hain indarraldi luzea izango duen akordioa sinatzea, soldata igoerak adostu gabe. Are gehiago, Bizkaiko eraikuntza enpresek urteetan irabaziak pilatu dituztenean".

Horrez gain, sektore horrtan lan-baldintzak "sistematikoki urratzen" direla salatu du sindikatuak, "hitzarmena eta lan-legedia alde bakarrez ezarriz", eta ohartarazi du "ez-betetze horiek azpikontratetan lan egiten dutenei" eragiten diela gehien.

Gauzak horrela, ELAren Bizkaiko eraikuntza sektoreko langileen batzarrak mobilizazioak hastea erabaki du, "Bizkaiko eraikuntza sektoreko langileek gaur egun bizi duten egoera salatzeko, patronalaren eta probintzia-hitzarmena sinatu zuten sindikatuen erruz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X