Banketxeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 6.000 milioi euroko irabaziak izan ditu BBVAk irailera arte, iazko tarte berean baino % 24 gehiago

Sekulako etekinak lortu ditu BBVAk 2023an, bankuei Espainiak ezarritako aparteko zergaren bidez 215 milioi euro ordaindu behar izan baditu ere.
BBVAren Madrilgo egoitza
BBVAren Madrilgo egoitza. Argazkia: EFE

BBVA taldeak 5.961 milioi euroko irabazi garbiekin itxi ditu 2023ko lehen bederatzi hilabeteak. Horrek esan nahi du etekina iazko lehen hiru hiruhilekoetan baino % 24,3 handiagoa izan dela aurten, banketxeak berak gaur ezagutarazitako emaitzen arabera.

Inflazioaren eragina bazter utzita, are handiagoak izan dira irabaziak; % 37,9koak, BBVAk zehaztu duenez. Sekulako mozkinak lortu ditu, beraz, 2023an, bankuei Espainiak ezarritako aparteko zergaren bidez 215 milioi euro ordaindu behar izan baditu ere.

"Urteko lehen bederatzi hilabeteetan emaitza bikainak izan ditugu, diru-sarrera errepikarien garapen positiboari esker. Europako banku efiziente eta errentagarrienen artean gaude. Hain zuzen ere, % 17ra iritsi da gure errentagarritasuna. Emaitza horiekin, gure interes taldeentzako baloreak sortzen jarrai dezakegu, gizartearen garapenean lagunduz", esan du BBVAren kontseilari delegatu Onur Gençek.

Urtarrila eta iraila bitartean, 22.104 milioi euroko diru-sarrerak eduki ditu BBVAk, iaz denbora tarte berean izandakoak baino % 21,1 handiagoak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X