Turisten sarrerek behera egin dute uztailean hoteletan, baina ostatu-gauak igo egin dira
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan egindako ostatu-gauek % 1,8 egin dute gora aurtengo uztailean, iazko hil berarekin alderatuta. Hala ere, turisten sarrerak neurri berean egin du behera (% 1,8), Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan argitaratutako turismo-establezimenduen inkestaren datuen arabera.
Okupazio-mailari dagokionez, establezimenduak % 71,6 beteta egon dira plazen arabera neurtuta, eta % 80,7 logelei dagokionez. 2023ko uztailarekin alderatuta, okupazioak % 1,2 puntu egin du behera plazen arabera neurtuz gero, eta 1,3 puntu gelen arabera neurtuz gero.
Zenbaki absolutuetan, 387.004 sarrera erregistratu dira, eta horiek guztiek 818.058 gaualdi eragin dituzte. Batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan da, 2023ko hilabete berean lortutakoa (2,04 egun) baino handiagoa.
Sarreren eta gaualdien erdiak (% 55,4 eta % 55,1 hurrenez hurren) atzerritik etorritako turistenak izan dira. Izan ere, turista atzerritarrak gora egin zuen joan den hilabetean. Aurreko urtean baino % 1,8 gehiago hartu zuten ostatu gure artean, eta egonaldien iraupena ere % 4 igo zen.
Aitzitik, Estatuko turistak behera egin du. Horien sarrera % 6 jaitsi da hotel-establezimenduetan.
Lurraldez lurralde begiratuta, Gipuzkoan bakarrik igo dira bi datuak, bai turisten etorrerak (% 0,2 gehiago) baita gaualdiak ere (% 2,7 gehiago). Bizkaian, sarreren kopurua iaz baino % 2,6 txikiagoa izan da; gaualdiak, ostera, % 0,3 igo dira. Araban, bestalde, % 5,2 sarrera gutxiago izan dira, baina aurreko urteko uztailean baino % 3,5 gaualdi gehiago.
Tarifak igo dira
Eguneko batez besteko tarifa (bainugela bakarra duen logela bikoitzari dagokiona) 138,38 eurokoa izan da uztailean, hau da, aurreko urtean baino % 7,7 altuagoa.
Gipuzkoa da hiru lurraldeetako garestiena, ondoren Bizkaia dator eta, azkenik, Araba.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Lariyaniren heriotza baieztatu du eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.