Turismo sektoreak gora egin du orokorrean uztailean EAEn
Turismoaren sektoreak gora egin duela nabarmen ematen dute aditzera EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak egunotan argitaratu dituen uztaileko datuek. Hoteletan turisten sarrerek behera egin badute ere, landetxe, apartamentu eta aterpetxe turistikoetan ostatu hartzen dutenen kopuruak gora egin du. 2023ko uztailarekin alderatuta, landa-ostatuek % 2,5 sarrera gehiago izan dituzte. Igoera hori handiagoa izan da apartamentuetan (% 9,6) eta aterpetxeetan (% 18,6).
Hala ere, ostatuak ez dira erabat beteta egon. Landa-ostatuetan eta apartamentuetan plazen okupazioa % 50,7koa eta % 52,4koa izan da, hurrenez hurren; aterpetxeena, aldiz, % 61,2koa.
Turista hauek 2 edo 3 eguneko egonaldiak egiten dituzte gure artean.
Ostatu motaren araberako datuak zehaztuz, landetxeek 24.041 sarrera erregistratu dituzte uztailean eta 73.311 ostatu-gau zenbatu dira. Sarrerak bezala, gaualdiak ere igo egin dira iazko datuekin alderatuta, baina neurri txikiagoan, % 0,2.
Kasu horretan, turista gehienak Estatutik etorritakoak dira (% 68,4), baina atzerritik etorritakoen kopurua nabarmen igo da (% 7,2) eta % 31,6 izatera iritsi dira.
Lurraldez lurralde begiratuta, sarrerek gora egin dute Araban (% 16,7) eta Gipuzkoan (% 3,2), baina Bizkaian % 4,8 egin dute behera. Ostatu-gauei dagokienez, jaitsi egin dira Bizkaian (% 8,4) eta Gipuzkoan (% 1,3), baina nabarmen igo dira Araban (% 31,8).
Apartamentu turistikoei dagokienez (etxebizitza turistikoak eta partikularrak kenduta), 26.778 sarrera eta 79.955 gaualdi erregistratu ziren joan den hilabetean. 2023ko uztailarekin alderatuta, % 9,6 igo dira sarrerak eta % 9,4 gaualdiak.
Kasu horretan, ia erdiak (% 49) atzerriko turistak dira. Gainera, horien kopurua % 20,9 igo da iazko uztailarekin alderatuta.
Azkenik, sarrera gehien turismo-aterpetxeetan izan dira, 32.526 guztira, eta 67.130 gaualdi eragin dituzte. Izan ere, hazkunderik handiena, 2024ko uztailarekin alderatuta, mota horretako bizitokietan gertatu da, % 18,6.
Bizkaian 34.233 gaualdi erregistratu dira, 2023ko uztailean baino % 31,3 gehiago. Gipuzkoan 31.674 izan dira, urte artean % 18,1 gehituta. Araban asko jaisten da datu hau: 1.223 gau igaro dituzte bidaiariek, aurreko urteko hil berean baino % 19 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, Greba Orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.